1
Zer da KSIgune
KSIgune Kultura eta Sormen Industrien klusterra da, sektorearen beharren araberako goi-mailako prestakuntza-, ikerketa-, berrikuntza- eta transferentzia-eremuetako jarduerak garatzeko tresna estrategiko gisa sortua.
2020an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak kultura- eta sormen-industriekin lotutako gaitasunak dauzkaten Euskadiko unibertsitate-zentroak kluster batean biltzeko prozesua hasi zuen, eta 28 fakultatek eta 5 unibertsitate-eskolak eta goi-mailako 6 zentrok parte hartzen dute.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetza, urte horretan bertan, sektorearen profesionalizazioarekin eta nazioartekotzearekin lotuta dagoen RIS3 EUSKADI SORTZAILEA Estrategia hedatzen hasi zen.
Bi sail horien –Hezkuntza eta Kultura– estrategiak KSIgunen elkartzen dira, hau da, goi-mailako hezkuntza eta sektorea eragileen bidez lotzen dituen ekosisteman. KSIgunek, azken batean, agerian utzi nahi du kulturaren eta sormenaren euskal ekosistemako lotuneen aberastasunaren balioa, eta, gainera, haien arteko eta beste sektore batzuekiko lankidetza bultzatu eta haien gizarte eragina indartu.

2
Datu esanguratsuak
0
Fakultate eta eskolak
11 Unibertsitate eta Goi-mailako Ikastetxeak
0
Irakasle eta ikertzaileak
0
Konexio Proiektuak
0
Erakunde parte-hartzaileak
0
Mobilizatutako ikasleak
Euskadiko Goi Mailako Hezkuntzak sustaturiko prestakuntzarekin eta ikerkuntzarekin loturiko 6 kultura sektore eta 8 sorkuntza sektore.

4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Klusterra da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gidatu eta bultzatutako ekimen bat da, eta EAEko unibertsitate sistemako hamaika zentro ditu partaide.