Hementxe daude zure aukerak. Ekin.

Izan ere, hementxe daude prestakuntza, ikasten eta ikertzen duten pertsonak, berritzen duten enpresak eta horiei guztiei laguntzeko prest dauden erakundeak.

Munduak aurrera egin dezan, prestakuntza eta ikerketa sakona eta bizia behar ditugu arteak, humanitateak, gizarte zientziak, arkitektura eta ingeniaritza bezalako esparruetan.

Munduak aurrera egin dezan, prestakuntza eta ikerketa sakona eta bizia behar ditugu arteak, humanitateak, gizarte zientziak, arkitektura eta ingeniaritza bezalako esparruetan.

Eta behar-beharrezkoak ditugu diziplina horiekiko grina ezagutza praktikara eramateko ideia eta gogo bihurtzen duten pertsonak.

Eta, jakina, behar-beharrezkoak dira gauzak aldatzen dituzten proiektu erreal horiek laguntzeko eta bultzatzeko prest dauden enpresak eta erakundeak.

Ezinbestekoa da horietako bakoitza, eta haien eragina biderkatu egiten da elkarlanean jarduten dutenean.

Horrexegatik, pieza guztiak batu nahi ditugu:

  • Elkarrekin berrikuntza, identitate eta eraldaketa iturri direlako.

  • Ez dugulako irudikatu ere egin nahi arterik eta diseinurik gabeko mundu bat.

  • Kultura dena zeharkatzen duen haria delako.

Ateak ireki nahi dizkizugu antza existitzen ez diren lekuan.

Jakin ezazu nola lagun diezazukegun:

Zerbitzuak

Zerbitzuak

Prestakuntza eta ikerketa katalogoa

Prestakuntza eta ikerketa katalogoa

Konexioak Programa

Konexioak Programa

Bidelagun izango gaituzu bide honetan

Bidelagun izango gaituzu bide honetan

Euskampus Fundazioaren parte gara eta, beraz, pertsonak, diziplinak eta erakundeak harremanetan jartzeko lan egiten dugu ezagutza eta guztion ongirako irtenbideak sortzeko.

Zurekin batera pentsatzen dugu, zeure proiektuak sustatzeko eta erronka konplexuak gainditzeko lankidetza hoberenak aurkitzeko.

Eta proiektu horiek beren uzta emateko eta gure gizarteari ekarpena egiteko baldintzak sortzen ditugu.

Ez dago mugarik arteen, zientzien, teknologiaren, enpresaren, unibertsitatearen, gizartearen eta beste arlo batzuen artean.

Kluster gara

Gure ekosistemak 27 fakultate eta goi mailako eskola, kultura eta sormen sektoreetako eragileak eta zeharkako beste erakunde batzuk biltzen ditu.

Sustatzaileak:

Bellas Artes EU
Ciencias Sociales y de la Comunicación
Letras
Ciencia y Tecnología
Derecho
Economía y Empresa
Educación, Filosofía y Antropología
Escuela de Ingeniería de Bilbao UPV/EHU
Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa UPV/EHU
Escuela de Ingeniería de Vitoria Gasteiz UPV/EHU
Farmacia Informática Psicología

Ciencias Sociales y Humanas
Ingeniería

Empresariales
Escuela Superior Politécnica
Humanidades y Ciencias de la Educación
Basque Culinary Center

Garaitzaileak:

Europan KSIentzako lehenengo Regional Skills Partnership gara

Horrexek erakusten du mundua hobeto dabilela elkarlanean jarduten dugunean

KSIguneren parte izateak aukera ematen digu ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta, batez ere, sarea sortzeko.

Sandra Samper

Sandra Samper Teknologia Interaktibo Berrien Fakultateko dekanoa EUNEIZ

Konexioak Programaren bidez proiektuak garatu eta gaur egun dauzkagun gaitasunekin lan egin dezakegu etorkizuneko irtenbideak aurkitzeko.

Kaisu Tuominiemi

Kaisu Tuominiemi Ekintzailea, Irakaslea, Project Lead TZBZ / Traveling U

Konexioak Programak aukera eman digu gurea osatu duten jakintzak lotzeko eta zeozer berritzailea eta gizartean benetako eragina duena sortzeko.

Eider Zaballa

Eider Zaballa Kultura kudeatzailea DOOS kolektiboa

Unibertsitateek eta industria sortzaileok behar-beharrezkoa dugun funtsezko plataforma da KSIgune.

Aida Pérez

Aida Pérez Fundatzailea Aidarte Estudioa

Konexioak Programari esker, ingeniaritza eta arkitektura teknikoa kultura eta sormen industrietara hurbiltzeko proiektuak aurrera eraman ahal izan ditugu, diziplinen arteko distantziak laburtuz.

Iker Laskurain

Iker Laskurain Kanpo harremanetarako zuzendariordea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola – UPV/EHU

Esan eta lagunduko dizugu.

Zeuk ere argia ikusi beharko luketen ideiak eta proiektuak badituzu, ez izan zalantzarik.