Goi Mailako Hezkuntza + Kultur eta Sormen Industriak Euskadin

KSIgune Konexioak

1

Zertarako da deialdi hau?

Deialdi honen helburua da ezagutzaren transferentzia indartzea, Euskadiko goi mailako Hezkuntza eta Kultur eta Sormen Industrien artean, baterako proiektuen bidez. Proiektu horiek, kultura eta sormen industrietako sektore batek edo gehiagok dituzten erronkei aurre egiteko balio behar dute.

estrella
KSIgune Conexiones
 

Urtero, Gradu Amaierako Lan (GRAL), Master Amaierako Lan (MAL), Irakasgai Lan kolektiboa (IL) eta Ikertaldeen laneko proiektuak diruz laguntzen ditu deialdiak.

KSIgunek Konexioak deialdiaren laugarren edizioa aurkeztu du, 2024/25ko ikasturtean kultura- eta sormen-sektoreetako erakundeetan aplikatuko diren lankidetza-proiektuak finantzatzeko 2 kategorietan: “Prestakuntzarako konexioa” (GRAL, MAL eta IL), eta “Eraldaketarako konexioa” (Ikertaldeen lanak).

Deialdia 2024ko urriaren 18ra arte egongo da zabalik. 

Flecha
Flecha

2

ZER PROIEKTU BILATZEN DITUGU

Finantzaketa lor dezaketen proiektuen formatua:

Flecha
 
1 Mota

Prestakuntzarako konexioa

Gradu Amaierako Lana (GRAL), Master Amaierako Lana (MAL) eta Irakasgai Lan kolektiboa (IL), erakunde bazkide ez-akademikoan aplikatzeko. 

Betearazpena: GRALak eta MALak hasiko dira 2024an, eta burutuko dira 2023/24 edo 2024/25 ikasturteetan. Irakasgai lan kolektiboak egingo dira 2024/25 ikasturtean.

Kasu guztietan, irakasleek inplikazio handia izango dute proiektuan, eta lidergoa partekatu egingo da KSIen erakundearekin, ezagutzaren transferentzia ziurtatzeko.

2 Mota

Eraldaketarako konexioa

Ikertaldeen lana, bazkide ez-akademikoan aplikatzeko. Lanak hasiko dira 2024an eta 6 hilabete iraungo dute gehienez.

Flecha

3

NORENTZAT DA DEIALDIA

Flecha
Flecha

Euskadiko kultura eta sormen industrietako enpresentzat eta beste erakunde pribatu batzuentzat zuzenduta dago. 

ENTITATE-BAZKIDEA

Entitate hau pribatua izan behar da, edo % 50etik beherako partaidetza publikoa izan. 

BAZKIDE AKADEMIKOA

Gutxienez izan behar da Euskadiko goi hezkuntzako zentro homologo bat.

ROLA PROIEKTUAN

Proiektuaren arduradun bat egongo da aurkeztutako ekimeneko erakunde bazkide bakoitzeko.

EGOITZA SOZIALA EUSKADIN

Eskaera egingo duen erakundeak eta haren bazkide akademiko nagusiak egoitza soziala Euskadin izan beharko dute. Gainera, kultura eta sormen sektoreetako beste erakunde akademiko edo enpresarial batzuk ere gehitu ahal izango dira, Euskadikoak edo kanpokoak, hirugarren gisa. Kanpokoak izanez gero, lehentasuna izango dute Akitania Berriko eta Nafarroako bazkideek.

Flecha

4

KONEXIO-PROIEKTUAK EZAGUTU

44 lankidetza-proiektu babestu ditu KSIgune Konexioak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, KSIgune Konexioak deialdiak 44 lankidetza-proiektu babestu ditu orain arte, KSIetako 14 sektoreetako 11tan kokatuak. Guztira, 34 euskal erakundek eta KSIgune ekosistemako 16 fakultatek eta eskolek parte hartu dute, eta 600 ikasle baino gehiago mobilizatzea lortu dute. 

Flecha
 

0

Sektore KSIetan

0

Fakultate eta Eskola

0

Entitate

0

Ikasle

 

Aurreko edizioetan babestutako proiektuak

Flecha
2024-2025

Parte hartu!

2024ko urriaren 18ra arteko epea duzu.

Ongi etorri gure komunitate birtualera. 
Dagoeneko proiektu bat aurkez dezakezu Gune+ plataforman erregistratuz.

Gune+

SARTU - gunedigital.eus

Kontsulta ezazu parte hartzeko oinarriak

Flecha

OHIKO GALDERAK

estrella

Non aurki ditzaket deialdian parte hartzeko baldintzak?

Deialdiari buruzko informazio guztia eskuragarri dago Baliabideak atalean aurkituko dituzun oinarrietan.

Zer aurkeztu behar dut deialdian parte hartzeko?

Parte hartzeko, Gune+ plataforman aurkituko duzun eskabidea bete behar da, baita proiektuaren memoria, kronograma eta aurrekontua ere.

Noiz jakingo dut nire proiektua hautatua izan den?

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa alderdi interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 2 hilabetekoa izango da, aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen pertsonalizatua Gune+ plataformaren bidez bakarrik egingo da, eta ondorengo komunikazio guztiak bide horretatik egingo dira.

Non aurki dezaket deialdiaren ebazpena?

Deialdiaren emaitza KSIguneko webgunean argitaratuko da, Baliabideak atalean, ebaluazio-aldia amaitu ondoren.

Zer dokumentazio osagarri aurkeztu behar dut?

Proiektua hautatu eta aldeko jakinarazpena jaso ondoren, lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute Euskampus Fundazioak, eskaera egin duen kultura edo sormen erakundeak eta fakultate edo eskola bazkideak. 

Ondoren, hezkuntza-lankidetzako hitzarmen bat eskatuko da, fakultateko edo eskolako sailarekin edo zuzendaritzarekin kudeatua (prestakuntza-proiektuen kasuan), edo unibertsitateko transferentzia-bulegoak kudeatutako kontratua (ikerketa-proiektuentzat).