Sormenaren Munduko Foroa (CWF24) sormenari, berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko esparru-ekitaldia da, eta urtero biltzen ditu kultura- eta sormen-industrien sektoreko eragileak, sektorearen erronka globalei batera erantzuteko.

Euskadi, District of Creativity Network-en (DC Network) kidea, izango da ekitaldiaren anfitrioia 2024an. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatuko du ekitaldia apirilaren 15etik 17ra, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (Innobasque), Tecnaliaren, BDCCren (Basque District of Culture and Creativity) eta KSIguneren (Euskadiko KSIentzako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra) laguntzarekin.

«Kultura eta sormen-ekosistemak: gobernantza-ereduak eta berrikuntza» lelopean, Akademiako, enpresetako, Administrazioko eta beste erakunde batzuetako ordezkariek ekitaldi dinamiko batean parte hartuko dute. Ekitaldi horretan, erakundeen eta sektoreen arteko lankidetza sustatuko da, KSIek Euskadin politika publikoen, berrikuntzaren, merkatu berrien eta hezkuntzaren arloan dituzten erronkei erantzuteko.

 

GEHIAGO JAKIN:  >> CWF24   |   >> Hezkuntza KSIetan   |   >> DC Living Labs

 

CWF2024