DC Living Lab, ikasleen nazioarteko lankidetza-programaren seigarren edizioa Sormenaren Munduko Foroaren (CWF24) esparruan egin da, Hezkuntza KSIetan arloaren barruan. 

Edizio hau Travelling U hezkuntza kooperatibak koordinatu du, KSIgune, KSIetarako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketako Euskal Klusterrarekin lankidetzan.

Districts of Creativity-ko nazioarteko 32 ikasle guztira lankidetzan ari dira, euskal entitateak proposatutako Kultura eta Sormen Industrien erronka batzuei erantzuteko.


Erronka URBANBAT

REIMAGINE URBAN SPACE: COLLABORATIVE GOVERNANCE MODELS 
Nola aktiba, kudeatu eta koordina genezake lehen solairuan hutsik dagoen espazio publiko bat, etxebizitzatik haratago hedatu ahal izateko etxeko, aisialdiko eta gizarteko jardueretara?

Erronka AIC - AUTOMOTIVE INTELLIGENCE CENTER

FUTURE RIDES: EXPLORING TOMORROW'S VEHICLE INTERIOR 
Nola alda dezakete teknologia berriek etorkizunean pertsonek ibilgailuekin duten elkarreragina eta zerbitzu, funtzionalitate eta negozio-aukera berriak sor ditzakete mugikortasunaren sektorea adimentsuagoa, konektatuagoa eta automatizatuagoa bihurtzen den heinean?

Erronka LAST TOUR FUNDAZIOA

SUSTAINABLE SOUNDSCAPES: BUILDING AN AUTHENTIC CONNECTION WITH MILLENNIALS AND GEN Z THROUGH SUSTAINABILITY 
Nola konekta dezake BBK Live musika jaialdiak Millennials eta Z Belaunaldiarekin, iraunkortasunean duen eragin positiboa hobetuz eta zabalduz? Zein dira horretarako modurik onenak?

Erronka BIAAF - BILBAO INTERNATIONAL ART & FASHION

THE FUTURE OF FASHION EDUCATION: CAN WE CREATE CUTTING-EDGE BIOMATERIALS FOR THE FASHION INDUSTRY USING VIRTUAL TOOLS AND RESOURCES FROM NEARBY BUSINESSES?
Zer estrategia erabil daitezke ikasleak aktiboki inplikatzeko tokiko industrietatik datozen hondakinak eraldatzeko proiektu praktikoetan, material jasangarrien berrikuntzan esperientzia praktikoa eskainiz eta, aldi berean, beharrezko trebetasun birtualak emanez modaren industria jasangarritasunerako bidean dagoen trantsizioari aktiboki laguntzeko? 


GEHIAGO JAKIN:  >> DC Living Labs programa ezagutu   |   >> CWF24   

 

DC Living Labs