Aukeren ekosistema oso bat zure zerbitzura.
Ikasleentzat
Ezagutu zure ideien benetako indarra eta egiazko proiektu bihurtu itzazu sormen-sektoreko profesionalekin batera.
Nola?
Laguntza pertsonala, harremanak sortzeko topaketak eta gizartean eta kulturan eragina izan nahi duten proiektu kolaboratiboak abian jartzeko finantzaketa eskaintzen dizkizugu.
- Gradu Amaierako edo Master Amaierako zure proiektuak bideragarriak izateko eta dakizuna egiazko testuinguruan aplikatzeko.
- Zure gaitasunean sinesten duten pertsonen babesa sentitzeko eta kultura- eta sormen-sektoreetan zure harreman-sarea sortzeko.
- Zure etorkizuna marka dezaketen profesionalekin eta enpresekin harremanetan jartzeko.
Irakasleentzat eta ikertzaileentzat
Eman bultzada unibertsitatean sortzen den ezagutza horri guztiari, gizartean eragin handiagoa izan dezan.
Nola?
Behar diren topaguneak sortzen ditugu, zure ikerketa-proiektuei laguntza ematen diegu eta ikusgarritasuna ematen diegu ekosistema handiago batean sartzen ditugulako. Ekosistema horretan enpresak, erakunde publikoak eta beste ikastegi batzuk daude.
- Artearen, kulturaren eta sormenaren arloetan eta arlo horietatik egindako ikerketak merezi duen aintzatespena izateko.
- Zure proiektuei bultzada emateko enpresekin eta erakundeekin lankidetzan arituz.
- Zure ezagutza eskolatik mundura eramateko eta gizartearen erronketan ez ezik, kultura- eta sormen-sektoreetako erakundeen erronketan ere aplikatzeko.
Profesionalentzat eta enpresentzat
Gehitu zure proiektuei ezagutza eta desberdintasuna markatzen duten konponbide berritzaileak.
Nola?
Zure proiektura hobekien egokitzen diren ikasketa-arloko kontaktuak eta ikerketa jartzen ditugu zure eskura, baita zure gaitasunak areagotzeko prestakuntza-baliabideak ere.
- Talentu gaztearekin, buru bikainekin eta ezagutza eguneratuarekin elkartzeko.
- Zure proiektuak bilakaera izateko aukera emango dizuten I+G+Bko proiektuetarako irispidea izateko.
- Zure taldea aberasteko eta gaitasun berriekin osatzeko.
- Zure taldearen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza egiaztatuarekin.
- Erronka zailei irtenbidea aurkitzeko ezagutza eta diziplina berriekin.
Esan eta lagunduko dizugu
Zuk ere baldin badituzu argia ikusi beharko luketen ideiak eta proiektuak, entzungo dizugu.
