Investigación orientada al lenguaje para evitar sesgos de género en la traducción automática

Itzulpena eta genero alborapenak

Adimen artifizialak iraultza ekarri du itzulpen automatikoan, baina, era berean, egun dauden desberdinkeriak erreproduzitzen dituzten alborapenak ere ekarri ditu.  

Literaturako, zientziako eta kazetaritzako laginak oinarri hartuta, ikerketa honen xedea da aztertzea nola adierazten diren genero alborapenak sistema automatikoek itzulitako testuetan, profesionalek egindako itzulpenekin alderatuta, eta itzulpen automatikoko prozesuetan ekitatea hobetzeko soluzio praktikoak proposatzen ditu. 

Partehartzaileak: TRALIMA/ITZULIK ikertaldea (Letren Fakultatea - EHU) eta Elhuyar Fundazioa

Sektorea: Hizkuntza

Scoby Tissues

Scoby Tissues

Ikerketa proiektu honek SCOBY biomaterialaren hazkundea optimizatzen du, eskala handiko ehun eta formatu artistikoetan aplikatzeko. Bioteknologiaren, artearen eta jasangarritasunaren arteko esplorazioa. 

Proiektuak iraun duen sei hilabeteetan lortutako emaitzak ondorengo fase batean aplikatu ziren, Bianca Hlywa artistaren instalazio baten ekoizpenean. 

Partehartzaileak: BC Materials,Tractora Koop. eta Basque Bio Design Center

Sektorea: Ikusizko arteak eta moda

Dantza, adina eta ongizatea

Dantza, adina eta ongizatea

Proiektu honek proposamen bikoitza du abiapuntu: dantzaren onura fisikoak ikertzea aurretik esperientziarik ez duten adinekoetan, eta onura horiek prototipo funtzional batera eramaten dituen soluzio teknologiko bat garatzea. 

Lana irakasgai baten proiektuaren esparruan garatu da, eta ikerketa aplikatua, esperientziaren diseinua eta adinekoen ongizatearen esku dagoen teknologia uztartzen ditu. Ikasgela gizarte berrikuntzako laborategi bihurtu daitekeela erakusten du. 

Partehartzaileak: CAFYD (EUNEIZ) eta DOOS Colectivo
Sektorea: Arte eszenikoak

Future Rides: explorando el interior de los vehículos del futuro

Future Rides

Mundu osoko unibertsitateetako graduko, graduondoko eta doktoregoko ikasleek DC Living Lab nazioarteko bootcampean parte hartu eta Automotive Intelligence Center zentroarekin eskuz esku lan egin zuten, Euskaditik etorkizuneko ibilgailuen barnealdeak irudikatzeko. 

Erronka: erosotasuna, teknologia eta gizakiaren eta makinaren arteko lotura uztartzen dituzten proposamenak garatzea. 

Emaitza: autoa gidatzetik harago bizitzeko modu berriak aztertzen dituzten lau diseinu. 

Partehartzaileak: AIC eta nazioarteko ikasleak

Sektorea: Diseinua eta automozioa

Esan eta lagunduko dizugu

Zeuk ere argia ikusi beharko luketen ideiak eta proiektuak badituzu, ez izan zalantzarik.