Adineko pertsonen paziente esperientziaren diseinua (ADIN-PX)

Project

Trabajo de Asignatura

Teacher

Arantxa González de Heredia

Faculty

Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea

Company

Biodonostia Osasun Ikerketarako Erakundea

Description

Gure osasun-zerbitzuetan eta zerbitzu soziosanitarioetan adinekoek jasotzen duten arreta ez da inolaz ere egokia eta, batez ere, ez ditu erantzuten adinekoek sentitzen eta baloratzen dituzten benetako premiak.

Proiektu honen helburua da biztanle talde horri eskaintzen zaion zerbitzua hobetzea, bermatzeko adineko pertsonentzat balioa sortzen eta beren paziente esperientzia hobetzen dela.

Pertsonetan oinarritutako diseinuaren praktikaren bidez –sormen-ekonomiaren esparruan funtsezko diziplina da–, Euroeskualdeko hiru eskualdeetako (Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berria) osasun sistemetan egun indarrean dauden adinekoentzako arreta-ereduak hobetu nahi dira. Adinekoei arreta emateko indarrean dauden ereduak deskribatu ondoren, aztertu egingo dira identifikatzeko zenbaterainoko balioa sortzen duten, alegia, jakiteko ia adinekoentzat garrantzitsuak diren premiei erantzuten dieten. Horretarako, adinekoei arreta emateko ICHOM programaren ebaluazio markoan jasotako arloak eta dimentsioak erabiliko dira: autonomia, minaren kontrola, parte-hartze soziala, bakardadea eta heriotza, besteak beste.

Arreta-ereduek premia horiei erantzuteko duten gaitasuna deskribatzeko, metodologia kualitatiboak erabiliko dira, zehazteko zenbateraino egokitzen diren ereduak premia garrantzitsuetara, adibidez, elkarrizketa erdiegituratuak, adineko pertsonei aplikatuko zaien “Patient Journey Map” tresna edota miaketa eta ideiagintza estrategiak, hala nola talde fokalak erreferentziako profesionalekin. Azterketa horrekin honako hauek lortuko dira: 1. Aztertutako osasun-sistemen arrakasta-elementuak identifikatzea, gainerako sistemek barneratzeko ikasi eta kontuan har ditzaten; 2. Arlo defizitarioak identifikatzea, adinekoentzat garrantzitsuak diren osasun-emaitzetara bideratutako zerbitzuak emateari dagokionez. Arlo defizitario horiek identifikatu ondoren, arazoa konpondu edo nolabait arindu dezaketen Euroeskualdeko ekimen, produktu, teknologia eta zerbitzu berritzaileen benchmarking bat osatuko da. Azkenik, horrekin guztiarekin, adinekoentzako arreta sanitarioaren eredu proposamen bat prestatuko da, populazio-talde horrentzat garrantzitsuak diren osasun-emaitzetara zuzendua. Jasoko ditu sistema bakoitzean identifikatutako arrakasta-elementuak, arlo defizitarioen edo bereziki zailen analisia eta horiei konponbidea jartzeko irtenbide berritzaileen sorta. Proposamen hori integrala izango da, konplexutasun handiko gai bat jorratzen duelako, baina aldi berean lasaia, sinplea eta malgua izango baita, hainbat osasun-sistematan ezartzea bideragarria izan dadin.

Horretarako, Biodonostiarekin lankidetzan jardungo da. Asmoa da aldaketa disruptibo bat egitea Biodonostiaren balio-proposamenean, eta eraldaketa hori arrakasta kasu bilakatzea diseinua izan dadin eraldaketa eta aldaketa diziplina, Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko ekosistema sanitarioan eta soziosanitarioan.
 

No image