Gune+ Industria Adimendunarekin eta Kultura- eta Sormen-industriekin zerikusia duten eragile akademikoak eta profesionalak konektatzeko gune digitala da.
4gunek, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Klusterra, eta KSIgunek, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Klusterra, Gune+ komunitatearen YouTube kanala inauguratu dute.
Bere helburua 4gune eta KSIgune klusterren barruan egiten diren ekintzak zabaltzea eta bi ekosistemak osatzen dituzten zentro, fakultate eta erakundeei garrantzia ematea da.
Era berean, hemeroteka hau sortzea ikasleek bi ekosistemen esparruan bultzatzen dituzten proiektuak ikusarazteko interes nagusitik sortu da.
Gune+ Komunitateko 400 parte-hartzaileetako bat ez bazara, erregistratu zaitez!
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek “Konexioak” deialdia atera du, Goi-Mailako hezkuntzaren eta Euskadiko kultura- eta sormen-erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko
ksiGuneHirugarren edizio honetan, trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronka sektorialei eta erronka globalei aurre egiten lagunduko duten proiektuak finantzatuko dira.
-
KIC EIT Culture & Creativityko proiektuen ebaluatzaileak hautatzeko prozesua
ksiGuneHautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 1ean amaituko da
-
Siemens Gamesak #Students4Sustainability ekimenaren 3. deialdia atera du
ksiGunePrograma hau Siemens Gamesako Konpromiso Sozialeko sailak sustatzen du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune klusterrarekin eta Kultura eta Sormen Industrien KSIgune klusterrarekin…