Partekatu

Arteen, Kulturaren eta Euskadiko Arkitektura, Moda edo Gastronomia bezalako sormen diziplinen aurrerapenean lagunduz ikasten, ikertzen edo lan egiten baduzu, eta kasu arrakastatsu bihurtu nahi baduzu, ez galdu Konexioak Programa: 3 deialdi eta topaketa 1 elkarlaneko proiektuak bultzatzeko.

KSIgunen goi mailako hezkuntzako ikastegietako eta Unibertsitateko ikasleen edo ikertzaile taldeen eta profesionalen edo enpresen arteko lotura, lankidetza eta ezagutzaren transferentzia ahalbidetzen jarraitu nahi dugu.

Horretarako, aukera hauek eskaintzen dizkizugu 2025ean:

Konexioak-Lab: gradu, master edo doktoradutzaren bat ikasten ari bazara, gure deialdian parte har dezakezu enpresa baten erronkari erantzuteko, gizartearen, ekonomiaren edo ingurumenaren alorrean eragingo duen irtenbide kolektibo bat sortuz.

>> Parte hartu / Epemuga: ekainak 16

---

Konexioak_Prest: Gradu edo master amaierako proiektu bat baduzu edo garatu nahi baduzu sektoreko enpresa edo profesional batekin lankidetzan haren prozesuak, produktuak edo zerbitzuak hobetzeko, zure proposamena aurkez dezakezu gure ikasleen proiektuen deialdian.

>> Parte hartu / Epemuga: irailak 26


---

Konexioak_Hazi: zure unibertsitateak edo Eusko Jaurlaritzak onartutako ikerketa talde baten kide bazara, eta enpresa edo profesional batekin lankidetzan proiektu bat garatu nahi baduzu edo proiektu bat baduzu berrikuntza eta transferentzia kultura eta sormen sektoreetara hurbiltzeko, zure hautagaitza aurkez dezakezu gure ikerketa deialdian.

*Laster egongo da erabilgarri / Epemuga: irailak 26

 

Konexioak Programa 2025

Eta programa hau zehatz-mehatz ezagutu nahi baduzu, proiektu ideiak pertsonalki partekatu eta bazkideak aurkitu nahi badituzu, zain izango zaitugu maiatzaren 30ean Konexioak_Topa ekitaldian, La Perreran, Bilbon. 

>> Eman izena orain eta erreserbatu zure lekua!

 

Informazio gehiagorako


Webgune honetako Baliabideak atalean duzu informazio guztia eskuragarri.

Zalantzaren bat izanez gero, gurekin jar zaitezke harremanetan email honen bidez: ksigune@ksigune. eus

 

--

Goiburuko irudia: Jr Korpa/Unsplash

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_proiektuak_HASZTAPENAK

    Benetako sormena ospatzea

    ksiGune

    Sormena, azken batean, gaitasuna, prozesua eta industria da, eta, halaber, balio kultural, sozial eta praktikoa. Kulturatik sortzen da, Hezkuntzatik aktibatzen da, Ikerketaren bidez artikulatzen da…

  • Konexioak_Topa 2025

    KSIgune-n aukera bat dago zuretzat

    ksiGune

    2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.

  • Wearable Senses Lab

    Kultura eta Zientzia: Euskal berrikuntzaren eragilea

    ksiGune

    Berrikuntzaz hitz egiten denean, teknologia, patenteak eta industria lehiakortasuna izaten dira elkarrizketaren gaiak. Hala ere, bada aipatzen ez den pieza bat: Kultura. Arteak ez ezik, Humanismoa…