Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren edo antzerkiaren eremuetan murgiltzeko.
Irailaren 18an amaituko da Konexioak_Lab-en izena emateko epea. KSIguneren bootcamp-a, ikasleak Euskadiko kultura- eta sormen-enpresen benetako erronkekin konektatzen ditu.
Aurten hiru dira enpresa partehartzaileak - El Santo Films, HIKA Teatroa eta Alda2U - eta Ikus-entzunezkoari, Arte Eszenikoei edo Diseinuari lotutako hiru erronka planteatzen dituzte, eta teknologian, berrikuntza sozialean edo gamifikazioan oinarritutako soluzioak bilatzen dituzte.
Esperimentazio laborategi hau urrian eta azaroan egingo da, guztira 8 asterako. Astean saio presentzial bat izango da, ikasle taldeentzako prestakuntzaz eta mentorizazioaz gain, eta zuzeneko lankidetza erronkak aurkezten dituzten enpresekin. Emaitza izango da enpresa horiei beren sektorean berritzen lagunduko dien soluzio baten ikerketa eta diseinua.
Izena eman!
Parte hartzeko, formulario honen bidez eman behar duzu izena.
Erronka bakoitzari buruz gehiago jakiteko, kontsultatu parte hartzeko oinarriak edo Youtubeko gure kanala.

Albisteak, lotutako berriak
-
Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa
ksiGuneAzken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
-
Benetako sormena ospatzea
ksiGuneSormena, azken batean, gaitasuna, prozesua eta industria da, eta, halaber, balio kultural, sozial eta praktikoa. Kulturatik sortzen da, Hezkuntzatik aktibatzen da, Ikerketaren bidez artikulatzen da…
