Konexioak_Lab 2026 (Ikasleak)
El Santo Films, Alda2U eta Hika Teatroa Euskadiko kultura eta sormen sektoreetako enpresak dira, eta haiek proposatutako erronkentzako soluzio berritzaileak diseinatzera gonbidatzen zaitugu. Hainbat diziplinatako ikasleekin eta enpresarekin berarekin lankidetzan aritzeko aukera.
Graduko, masterreko edo doktoretzako ikaslea bazara, edo ikasketak amaitu berri badituzu, ezagutu egin nahi zaitugu!
* 2026ko irailaren 18era arteko epea duzu zure burua aurkezteko.
