Partekatu

Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko finantzaketa izatekoa.

Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreek hainbat erronka dituzte beren produktu, prozesu edo zerbitzuen berrikuntzarekin lotuta. Erronka horiek honako hauek izan daitezke, besteak beste: material alternatiboekin produktu berriak sortzea, prozesu eta zerbitzuetan teknologia aurreratua sartzea, edo praktika artistiko baten eragin soziala neurtzeko metodologiak diseinatzea.

Erronka guztiek dute zerbait komuna: diziplina arteko lanketa eta ezagutza espezializatua behar dute. Eta horixe da, hain zuzen ere, KSIgunen eskaintzen dizuguna.

Konexioak_Lab deialdia erronka bat aurkeztu eta diziplina desberdinetako ikasle talde batekin batera landu nahi duten enpresei zuzenduta dago. Zure erronkari buruz ikertzen lagundu nahi dizugu, 8 asteko esperimentazio ingurune egituratu batean, eta epe labur, ertain edo luzera aplikatzeko hainbat irtenbide aztertu. Eta laguntza ekonomikoa ematen dizugu prozesu hori errazteko.

Beraz, ez izan zalantzarik! Parte hartzeko oinarriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu eta ez ahaztu, maiatzaren 5a baino lehen erronka bat aurkez dezakezula https://gunedigital.eus/ plataformaren bidez


Inspiratzeko…

- Konexioak_Lab-en lehen edizioaren bideoa eta landu genituen erronkak ikus ditzakezu.

- Oraindik zalantzak badituzu zure erronkaren ikuspegiari buruz edo gure deialdiaren barruan horri heltzeko aukerei buruz, idatz iezaguzu: ksigune@ksigune.eus

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa

    Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa

    ksiGune

    Azken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…

  • _Lab_evento

    Konexioak_Lab: Deialdi irekia

    ksiGune

    Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…

  • Konexioak_proiektuak_HASZTAPENAK

    Benetako sormena ospatzea

    ksiGune

    Sormena, azken batean, gaitasuna, prozesua eta industria da, eta, halaber, balio kultural, sozial eta praktikoa. Kulturatik sortzen da, Hezkuntzatik aktibatzen da, Ikerketaren bidez artikulatzen da…