Hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 1ean amaituko da
EIT Culture & Creativity Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren (EIT) ekimena da. Ezagutza eta Berrikuntza Komunitate bat da, KSIgune osatzen duena, eta Europako Kultura eta Sormen Industriak eta Sektoreak indartzeko eta eraldatzeko diseinatua dago, sortzaileak eta erakundeak Europako berrikuntza-sare handienarekin konektatuz.
2024-2025erako KSIren negozio-planaren barruan sartuko diren jarduera-proposamenen deialdi irekia ebaluatzeko eta hautatzeko prozesua bultzatzeko, adituak bilatzen ari dira Helburu Estrategiko bakoitzean proposamenak ebaluatzeko. Helburu estrategikoak hauek dira: Hezkuntza, Berrikuntza, Sorkuntza (Enpresak), Gizartea eta Sistemak.
Adituek ingelesez (ahoz eta idatziz) lan egiteko gaitasun frogatua izan behar dute, eta goi-mailako unibertsitate-titulua (diploma batek egiaztatua) edo lan-esperientzia baliokidea izan behar dute. Komeni da adituek kultura- eta sormen-industriekin lotutako gaitasunak, esperientzia profesionala eta ezagutzak izatea. EBk finantzatutako proiektuen ebaluazioan aldez aurretik izandako esperientzia baloratuko da, ahal bada Horizonte 2020 edo Horizonte Europa.
Informazio guztia hemen dago: http://eit-culture-creativity.eu/openpositions
Albisteak, lotutako berriak
-
Siemens Gamesak #Students4Sustainability ekimenaren 3. deialdia atera du
ksiGunePrograma hau Siemens Gamesako Konpromiso Sozialeko sailak sustatzen du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune klusterrarekin eta Kultura eta Sormen Industrien KSIgune klusterrarekin…
-
KSIgunek Creativity World Forum 2022an parte hartuko du
ksiGuneEuropako sormenaren, berrikuntzaren eta enpresa-espirituaren adierazgarri den ekitaldia da
-
KSIgunek Gune+ komunitate digitalaren diseinu berria aurkeztu du
ksiGuneEguneratzeak erabiltzailearen esperientzia, nabigazioa eta komunitate digitalaren erabilgarritasuna hobetzen ditu, eta 250 parte hartzaile baino gehiagorekin finkatzen du bere ibilbidea