Indarkeria matxistarik gabeko kultura baterantz
Indarkeriarik gabeko kultura: Ikus-entzunezkoetan eta arte eszenikoetan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko EAE-ko protokoloaren bidean.
Laburpen-dokumentu honek Garazi Arregi León, EHUko eta EiTBko Multimedia Komunikazioko Masterreko ikaslearen Master Amaierako Lanaren emaitza batzuk erakusten ditu. Diagnostiko horrek kultura- eta sormen-sektore horien erradiografia egiten du, eta indarkerien aurkako protokolo bat sortzeko proposamenak aurkezten ditu.
Proiektu hau Rakel Ezpeleta (H) emen, EAB eta ADI - EHU Taldearekin lankidetzan egin da, eta KSIguneko Konexioak Programak finantzatu du.
