Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak antolatutako Ondarea Saretzen jardunaldiak hainbat eragile, profesional eta erakunde bildu zituen 2023ko urriaren 6an, Euskadiko kultura-ondarearen sektorean interkonexio- eta lankidetza-sarea indartzeko. KSIgune ekitaldiaren parte izan zen, euskal lurraldeko kultura- eta sormen-industrien ekosistema biltzen duen eragile gisa, sektore hori barne.
Ondarea Saretzen ekimenak Euskadiko kultura-ondarearen inguruan eragileen sare formal bat ezartzen lagundu nahi du. Ekitaldi honek CHARTER proiektu europarrak hasitako lanarekin jarraitzen du. Proiektu horren esparruan kultura-ondarearekin lotutako hezkuntza-gaitasunak identifikatu ziren. Lluis Bonet Agusti koordinatzaileak azaldu zuen 2021az geroztik euskal ekosistema aztertzeko egindako lanak agerian utzi zuela sektorearen sakabanaketa egoera eta lankidetza sareak indartzeko beharra.
Ondarea Saretzen ekitaldiak kultur ondarearen sektorearen egungo egoera eta agenteen mapaketaren emaitza aurkeztu zituen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Ainhoa Bernabé Aranberriren eta EHUko Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze Graduko Alazne Porcel Ziarzoloren eskutik.
Jakintza-trukeari laguntzeko, ekitaldiak, alde batetik, ekimen instituzional batzuk aurkeztu zituen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundien eskutik, eta, bestetik, lankidetzarako eta sareen kudeaketarako eredu batzuk, GKZE – Gipuzkoako Kontserbazio eta Zaharberritze Profesionalen Elkartea, KUNA – Nafarroako Kultura Kudeaketa eta EHMBE – Musika Bulegoa erakundeei esker.
Bestalde, Ruth Mayoralek, KSIgune klusterreko arduradun operatiboak, kultura- eta sormen-industrien ekosistemarekin eta Unibertsitatearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Hezkuntza Zentroekin konektatzeko aukerak azaldu zituen: “Aztertu dugunez (2020ko KSIguneko memoria), ondarea da Euskal Goimailako Hezkuntzan ordezkaritza handiena duen KSIen sektorea. KSIekin zerikusia duten Euskadiko prestakuntza-, ikerketa- eta transferentzia-gaitasunen % 18k lehentasunezko harremana du ondarearekin.”
Ondarea Saretzen jaurnaldiak eztabaida-talde batzuekin eta jardunbide egokiak trukatzeko dinamikekin amaitu zuen, eta laster izango dira eskuragarri jardunaldiaren emaitzak.
Albisteak, lotutako berriak
-
CONTRAST: Berrikuntza ekosistemei buruzko azterlan globalaren aurkezpena
ksiGuneCONTRAST Open Conference on CCIs and Innovation proiektuaren bigarren edizioa Bilboko Bizkaia Aretoan izan zen, 2023ko urriaren 25an eta 26an, eta Kultura eta Sormen Industrien sektoreetako eragile,…
-
HAS/ZTAPENAK: kultur berrikuntza hezkuntzaren arloko esperimentaziorako
ksiGuneHAS/ZTAPENAK proiektua 2022. urtean sortu zen, UPV/EHUko Soziologia Graduko 4. mailako Gizarte eta Berrikuntza Aldaketa ikasgaiaren garapena kultura berrikuntzaren arloko praktikekin lotzeko,…
-
Beñat Ibarra: «KSIgunek ikusgarritasuna eta balioa ematen die profesional izateko irrikan dauden sortzaile gazteen belaunaldi oso bati.»
ksiGuneZETAZ ZETA proiektua EHUko Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikaslea den Beñat Ibarra Abalen gradu amaierako lanaren emaitza da, La Terminal-ekin lankidetzan. Proiektuak …