Topaketa honen lehen edizioan ia ehun lagun elkartu ziren kulturaren eta sormenaren sektoreen erronkak eta trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronkak lantzeko.
Maiatzaren 12an izan zen KSIgune Konexioak topaketa, lehena, Bilboko Zabalgune eraikinean. Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, eta Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, egin zien harrera parte-hartzaileei; hots, kulturarekin eta sormenarekin erlazionatutako Euskadiko enpresa eta erakundeetako eta fakultate eta eskoletako kideei.
Topaketa izen bereko programaren esparruan egin da: KSIgune Konexioak. Programa horren barruan bada proiektuei babesa emateko deialdi bat ere, zeina hauek aurkeztu baitzuten: Josean Urdangarín (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) eta Ruth Mayoral (Euskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntzako Programen arduraduna).
Urriaren 23ra arte, deialdi honen hirugarren edizioa itxiko den arte, hauek finantzatuko dira: gradu- eta master-amaierako lanak, eta Euskadiko goi-mailako zentroek eta kulturaren eta sormenaren arloko erakundeek ikasgaietan egindako talde-lanak eta ikerketa-taldeen proiektuak.
Gure goi-mailako hezkuntzaren eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko asmoz, agendaren zati handi bat baliatu zen komunitate akademikoaren (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, zuzendariak) eta kulturaren eta sormenaren arloko sektoreetako komunitatearen (gerenteak, bideratzaileak, kudeatzaileak, artistak, ekoizleak, etab.) arteko konexioa bideratzeko.
Topaketan, alderdi akademikotik, hauen ordezkariak izan ziren protagonistak: EHUko zenbait fakultate, IDarte, EUNEIZ, Dantzerti, Musikene, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Elías Querejeta Zine Eskola, IED Kunsthal Bilbao eta goi-mailako hezkuntzako zenbait zentro. Halaber, Euskadiko kulturaren eta sormenaren arloko sektoreetako zenbait erakundetako 35 ordezkari izan ziren, hala nola hauetakoak: Basque District of Culture and Creativity (BDCC), Karraskan, Urbanbat eta ZAWP. Horiek denek, KSIgune ekosistemaren parte gisa, jarduera egituratu batean parte hartu zuten, eta, hura oinarri harturik, beren ideiak eta proiektuak partekatu ahal izan zituzten. Espero izatekoa da sortu ziren ideietako asko benetako proiektuetan gauzatuko direla, eta KSIgune Konexioak deialdiaren hirugarren edizioan finantzatu ahal izango direla.
Albisteak, lotutako berriak
-
HAS/ZTAPENAK: kultur berrikuntza hezkuntzaren arloko esperimentaziorako
ksiGuneHAS/ZTAPENAK proiektua 2022. urtean sortu zen, UPV/EHUko Soziologia Graduko 4. mailako Gizarte eta Berrikuntza Aldaketa ikasgaiaren garapena kultura berrikuntzaren arloko praktikekin lotzeko,…
-
Beñat Ibarra: «KSIgunek ikusgarritasuna eta balioa ematen die profesional izateko irrikan dauden sortzaile gazteen belaunaldi oso bati.»
ksiGuneZETAZ ZETA proiektua EHUko Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikaslea den Beñat Ibarra Abalen gradu amaierako lanaren emaitza da, La Terminal-ekin lankidetzan. Proiektuak …
-
KSIgune, DC Network sarearen Reverse Mission 2023 egitasmoan, Finlandian
ksiGuneEkainaren 12tik 15era, Euskadiko KSI sektoreko delegazio bat, tartean KSIgune, Finlandiako Tampere hirian izan zen, Reverse Mission egitasmoan parte hartzen, berrikuntzaren eta sormenaren alorreko…