Hirugarren edizio honetan, trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronka sektorialei eta/edo erronka globalei aurre egiten lagunduko duten proiektuak finantzatuko dira.
“Konexioak” Euskadiko kultura- eta sormen-industrietako enpresei eta beste erakundeei zuzenduta dago, industria horien eta Euskadiko Goi-Mailako hezkuntzaren arteko lankidetza bultzatzeko eta haien gizarte-eragina sustatzeko. KSIgune ekosistemaren zentroetako batek gutxienez parte hartu beharko du bazkide laguntzaile gisa; Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak, Ikasgai Amaierako Lanak eta Ikerketa Taldeko Lanak finantziatuko baitira.
Deialdia zabalik egongo da aurrekontua agortu arte, 2023ko urriaren 27ra arte.
Deialdiaren dokumentua hemen aurkitu dezakezu.
Aurkeztu zure proiektua Gune+ bidez!
Beste deialdietako proiektuak hemen
Albisteak, lotutako berriak
-
Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa
ksiGuneAzken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…
-
Konexioak_Lab: Deialdi irekia
ksiGuneUdazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
