Partekatu

Topaketa honen lehen edizioan ia ehun lagun elkartu ziren kulturaren eta sormenaren sektoreen erronkak eta trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronkak lantzeko.

Maiatzaren 12an izan zen KSIgune Konexioak Topaketa, lehena, Bilboko Zabalgune eraikinean. Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, eta Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, egin zien harrera parte-hartzaileei; hots, kulturarekin eta sormenarekin erlazionatutako Euskadiko enpresa eta erakundeetako eta fakultate eta eskoletako kideei.

encuentro ksigune

Topaketa izen bereko programaren esparruan egin da: KSIgune Konexioak. Programa horren barruan bada proiektuei babesa emateko deialdi bat ere, zeina hauek aurkeztu baitzuten: Josean Urdangarín (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) eta Ruth Mayoral (Euskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntzako Programen arduraduna).

Urriaren 23ra arte, deialdi honen hirugarren edizioa itxiko den arte, hauek finantzatuko dira: gradu- eta master-amaierako lanak, eta Euskadiko goi-mailako zentroek eta kulturaren eta sormenaren arloko erakundeek ikasgaietan egindako talde-lanak eta ikerketa-taldeen proiektuak.

Gure goi-mailako hezkuntzaren eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko asmoz, agendaren zati handi bat baliatu zen komunitate akademikoaren (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, zuzendariak) eta kulturaren eta sormenaren arloko sektoreetako komunitatearen (gerenteak, bideratzaileak, kudeatzaileak, artistak, ekoizleak, etab.) arteko konexioa bideratzeko.

Topaketan, alderdi akademikotik, hauen ordezkariak izan ziren protagonistak: EHUko zenbait fakultate, IDarte, EUNEIZ, Dantzerti, Musikene, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Elías Querejeta Zine Eskola, IED Kunsthal Bilbao eta goi-mailako hezkuntzako zenbait zentro. Halaber, Euskadiko kulturaren eta sormenaren arloko sektoreetako zenbait erakundetako 35 ordezkari izan ziren, hala nola hauetakoak: Basque District of Culture and Creativity (BDCC), Karraskan, Urbanbat eta ZAWP. Horiek denek, KSIgune ekosistemaren parte gisa, jarduera egituratu batean parte hartu zuten, eta, hura oinarri harturik, beren ideiak eta proiektuak partekatu ahal izan zituzten. Espero izatekoa da sortu ziren ideietako asko benetako proiektuetan gauzatuko direla, eta KSIgune Konexioak deialdiaren hirugarren edizioan finantzatu ahal izango direla.

encuentro ksigune

Informazio gehiago

Ekitaldiaren laburpen bideoa ikusi - KSIguneko Youtube kanala

 

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa 2025

    KSIgune-n aukera bat dago zuretzat

    ksiGune

    2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.

  • Wearable Senses Lab

    Kultura eta Zientzia: Euskal berrikuntzaren eragilea

    ksiGune

    Berrikuntzaz hitz egiten denean, teknologia, patenteak eta industria lehiakortasuna izaten dira elkarrizketaren gaiak. Hala ere, bada aipatzen ez den pieza bat: Kultura. Arteak ez ezik, Humanismoa…

  • Konexioak_Topa

    Arteetarako, Kulturarako eta Sormenerako neurrira eginiko berrikuntza

    ksiGune

    2025ean, KSIgunek antolatu ditu bootcamp bat, prestakuntza eta ikerketarako bi deialdi eta sektore topaketa bat, 10 lankidetza ekimen berriren bidez, enpresetan berrikuntza sustatzeko eta inpaktu bat…