Deustuko Unibertsitateak UNIC unibertsitateen arteko ARTEKO aliantza bultzatu du "Europako Unibertsitateen Ekimena"ren 2. deialdian
Deustuko Unibertsitateak Hiri Post-Industrialen Europako Unibertsitateen arteko (UNIC) aliantza sustatu du, eta horren parte dira honakoak: Erasmus University (Roterdam), Koc University (Istanbul), Ruhr University Bochum, University College Cork, University of Liège, University of Oulu (Finlandia), eta University of Zagreb.
ENLIGHT Europako Unibertsitatearen proiektuaz gain, Euskadik badu Hiri Post-Industrialen Europako Unibertsitatea (UNIC) ere. Aliantza horretako kide da Deustuko Unibertsitatea, eta, horrela, Europako goi mailako hezkuntzaren abangoardian jarri da.
Europako Unibertsitateak Europar Batasun osoko goi mailako hezkuntza erakundeen nazioz gaindiko aliantzak dira, eta ahaleginak batzen dituzte ikasleen, irakasleen eta gizarteen mesedetan. UNICen helburuetako bat da ikasleen eta langileen mugikortasuna sustatzea unibertsitateen artean. Horrek dakartza berekin ikasle trukeak eta baterako programa berriak ez ezik, UNICen campus birtual bat ere, non teknologia interaktiboak erabiltzen baitira lehendik dauden programen arteko lankidetza modu hibridoetarako.
Argazkia: deusto.es
Albisteak, lotutako berriak
-
Konexioak 2025: sortzeko eta eragiteko duzun aukera
ksiGuneArteen, Kulturaren eta Euskadiko Arkitektura, Moda edo Gastronomia bezalako sormen diziplinen aurrerapenean lagunduz ikasten, ikertzen edo lan egiten baduzu, eta kasu arrakastatsu bihurtu nahi baduzu…
-
Emakumezkoen animazioa: Euroregional Green Audiovisual Hub-en Egoitza
ksiGuneMartxoaren 3tik 21era, Laura Ibañez, Esther Vital eta Marion Moreau gidoilariak Euroeskualdeko akonpainamendu programa batean aritu dira animazio arloko beren proiektuak lantzen.
-
Ruth Mayoral: "Ikastegien eta KSIen elkarlanerako beste modu batzuk lantzen ari gara"
ksiGuneKlusterraren ideiatik eta ideia horrek Euskadiko industrian duen tradizio handitik abiatuta, KSIgune Klusterraren berezitasun nagusia da fakultateak eta eskolak biltzen dituela, ez enpresak. Zehazki…