Partekatu

Deustuko Unibertsitateak UNIC unibertsitateen arteko ARTEKO aliantza bultzatu du "Europako Unibertsitateen Ekimena"ren 2. deialdian

Deustuko Unibertsitateak Hiri Post-Industrialen Europako Unibertsitateen arteko (UNIC)  aliantza sustatu du, eta horren parte dira honakoak: Erasmus University (Roterdam), Koc University (Istanbul), Ruhr University Bochum, University College Cork, University of Liège, University of Oulu (Finlandia), eta University of Zagreb.

ENLIGHT Europako Unibertsitatearen proiektuaz gain, Euskadik badu Hiri Post-Industrialen Europako Unibertsitatea (UNIC) ere. Aliantza horretako kide da Deustuko Unibertsitatea, eta, horrela, Europako goi mailako hezkuntzaren abangoardian jarri da.

Europako Unibertsitateak Europar Batasun osoko goi mailako hezkuntza erakundeen nazioz gaindiko aliantzak dira, eta ahaleginak batzen dituzte ikasleen, irakasleen eta gizarteen mesedetan. UNICen helburuetako bat da ikasleen eta langileen mugikortasuna sustatzea unibertsitateen artean. Horrek dakartza berekin ikasle trukeak eta baterako programa berriak ez ezik, UNICen campus birtual bat ere, non teknologia interaktiboak erabiltzen baitira lehendik dauden programen arteko lankidetza modu hibridoetarako.

Argazkia: deusto.es

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa

    Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa

    ksiGune

    Azken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…

  • _Lab_evento

    Konexioak_Lab: Deialdi irekia

    ksiGune

    Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…