Partekatu

EGAH proiektua Euroeskualdearen «2023ko Euroeskualdeko Berrikuntza» deialdian hautatutako 7 proiektuen artean dago. Proiektu horien helburua da Euroeskualdeko enpresa-sarea indartzen laguntzea.

Euroregional Green Audiovisual Hub (Ikus-entzunezkoen Euroeskualdeko Hub Berdea) ikus-entzunezkoen sektoreko balio-kate osoa konektatzeko proiektua da, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako lurraldeetan sektorearen interesak ordezkatzen dituzten hiru ekosistema bateratzaileen sareko lanetik abiatuta.

Proiektua Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Goimailako Hezkuntzako eta Ikerketako KSIgune klusterrak bultzatuko du, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin eta Pôle Image Magelis Akitania Berriko ikus-entzunezko irudiaren sektoreko entitate nagusiarekin lankidetzan.

Ikus-entzunezkoen arloan mugaz gaindiko eta sektoreen arteko lankidetza katalizatzea du helburu, berrikuntzarako aliantzak, produktuak eta zerbitzuak sortzeko, trantsizio ekologikoaren erronkari irtenbideak eskaintzeko. Era berean, proiektu bateratzaile honen helburua da ikus-entzunezkoen sektorea gaitzen laguntzea eta sare profesional bat sortzea balio-kate osoan partekatutako proiektuekin.

 

Informazio gehiagorako

Euroeskualdeko berria - Irakurri

 

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa 2025

    KSIgune-n aukera bat dago zuretzat

    ksiGune

    2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.

  • Wearable Senses Lab

    Kultura eta Zientzia: Euskal berrikuntzaren eragilea

    ksiGune

    Berrikuntzaz hitz egiten denean, teknologia, patenteak eta industria lehiakortasuna izaten dira elkarrizketaren gaiak. Hala ere, bada aipatzen ez den pieza bat: Kultura. Arteak ez ezik, Humanismoa…

  • Konexioak_Topa

    Arteetarako, Kulturarako eta Sormenerako neurrira eginiko berrikuntza

    ksiGune

    2025ean, KSIgunek antolatu ditu bootcamp bat, prestakuntza eta ikerketarako bi deialdi eta sektore topaketa bat, 10 lankidetza ekimen berriren bidez, enpresetan berrikuntza sustatzeko eta inpaktu bat…