Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatuko du, 2024ko apirilaren 15etik 17ra, Districts of Creativity Sareak (DC Network) bultzatutako CWF urteroko ekitaldia, «Ekosistema kulturalak eta sortzaileak: gobernantza- eta berrikuntza-ereduak» lelopean.
Sormenaren Munduko Foroa sormenari, berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko esparru-ekitaldia da, eta urtero biltzen ditu kultura- eta sormen-industrien sektoreko eragileak, sektorearen erronka globalei batera erantzuteko.
CWF24k mundu osoko profesionalak gonbidatzen ditu Kultura eta Sormen Industrien (KSI) eta horien arteko sormenari, berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko eztabaidetan eta lan-saioetan parte hartzera, hiru euskal hiriburuetan: Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Ekitaldiak erakundeen eta sektoreen arteko lankidetza sustatuko duen formatu dinamikoa izango du, KSIek Euskadin politika publikoen, berrikuntzaren, merkatu berrien eta hezkuntzaren arloan dituzten erronkei erantzuteko, Akademiako, enpresetako, Administrazioko eta beste erakunde batzuetako ordezkariak inplikatuz.
Egitarau ofiziala eta ekitaldian izena ematea https://cwf2024.eus/ webgunean egongo dira eskuragarri.
----
Irudia: © Efe Kurnaz / Unsplash
Albisteak, lotutako berriak
-
Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa
ksiGuneAzken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…
-
Konexioak_Lab: Deialdi irekia
ksiGuneUdazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
