Azaroaren 11n eta 12an Bilboko Guggenheim Museoan egin ziren CCIS and Innovation Contrast jardunaldietan Ksigune eta Euskampus Fundazioak parte hartu zuten.
Kultura eta sormen sektoreetan garatzen ari den berrikuntzarekiko gero eta interes handiagoa dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak CCIs and Innovation Contrast jardunaldiak antolatu zituen azaroaren 11n eta 12an Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldian tokiko eta nazioarteko adituek parte hartu zuten, Ksigune eta Euskampus Fundazioa horien artean, eta hainbat gai jorratu zituzten, hala nola kultura- eta sormen-industrietako berrikuntzaren definizioa (KSIak), I+G eta I+G+Bren neurketa eremu horretan.
Gainera, gaur egun garatzen ari den azterketa pilotu bat aurkeztu zen, berrikuntzaren neurketan eta adierazleetan zentratua, Euskadin eta Europako Flandes (Herbehereak), Piamonte (Italia), Katalunia eta Ipar Renania-Westfalia (Alemania) eskualdeetan konparatuta. Konferentziak, halaber, Europako Bauhaus Berriari buruzko saio berezi bat hartu zuen barne, honako izenburu honekin: “Bizikidetza-modu ederragoak, jasangarriagoak eta inklusiboagoak eratzen”.
Jendearentzat zabalik egon zen hitzaldi honek, praktika onen bidez, nazioartean kultura- eta sormen-sektoreetan berrikuntzaren arloan egin diren azken garapenak ezagutarazi ziren, eta, aldi berean, Euskadiko KSIetako praktika berritzaileak eta Euskadin azken urteotan arlo horretan egin diren aurrerapenak ikusarazi ziren.
Gai horiek guztiak, bai eta adituen parte-hartzea ere, 2021ean garatu den gogoeta- eta eztabaida-prozesu baten ondorio dira. CCIs and Innovation Contrast izeneko lan-prozesu horretan, hiru espezialista-talde bildu dira lineako saioetan, KSIetan berrikuntzarekin lotutako hainbat gai elkarrekin lantzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ahaleginetako bat izan da proiektu hau, jardunbide egokiak trukatzeko eta ezagutzak garatzeko guneak sortzeko. Era berean, Euskadiko RIS3 estrategiaren barruan sartzen da, Euskadi Sortzailea gidaritza-taldetik, 2020 eta 2021 artean garatua.
Informazio gehiago hemen.
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgune Konexioak lehen #TOPAKETA: goi-mailako hezkuntzaren eta Euskadiko kultura- eta sormen-industrien arteko lankidetza sustatzeko gunea
ksiGuneTopaketa honen lehen edizioan ia ehun lagun elkartu ziren kulturaren eta sormenaren sektoreen erronkak eta trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronkak lantzeko.
-
KSIgunek Goi-Mailako hezkuntzaren eta Euskadiko kultura- eta sormen-erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko jardunaldia antolatu du
ksiGuneMaiatzaren 12an Bilbon egingo den KSIgune Konexioak topaketaren lehen edizioaren helburua Euskadiko Goi Mailako Hezkuntzaren eta Kultura eta Sormen Industrien (KSI) arteko lankidetza bultzatzea da.
-
KSIgunek “Konexioak” deialdia atera du, Goi-Mailako hezkuntzaren eta Euskadiko kultura- eta sormen-erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko
ksiGuneHirugarren edizio honetan, trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronka sektorialei eta erronka globalei aurre egiten lagunduko duten proiektuak finantzatuko dira.