Partekatu

2025ean, KSIgunek antolatu ditu bootcamp bat, prestakuntza eta ikerketarako bi deialdi eta sektore topaketa bat, 10 lankidetza ekimen berriren bidez, enpresetan berrikuntza sustatzeko eta inpaktu bat eragiteko Euskadiko kultura eta sormen sektoreetan.

Konexioak programaren bitartez, lankidetzarako eta finantzaketarako aukerak eman zaizkie Euskadiko ikasle, ikertzaile, enpresa eta profesionalei, gure _Lab, _Prest eta _Hazi deialdiei esker.

Horren emaitza gisa, 10 proiektu berri plazaratu dira, ekarpena egiteko hainbat sektoreri: musika, diseinua, arte bisualak, moda, hizkuntza, artisautza, arte eszenikoak eta ikus-entzunekoak/multimedia. Proiektu horiek KSIguneren helburu bera dute: jakintza akademikoa eta sormen profesionala konektatzea, baterako berrikuntza sustatzeko.  
 

Hona hemen proiektu horiek:

_Lab

EHUko eta Mondragon Unibertsitateko Gradu, Master eta Doktoregoko ikasleak elkarlanean aritu dira erronken inguruan ikertzen eta honako hauek bezalako soluzioak garatzen:

1. ElektrART erronka: murgiltze esperientzia bat diseinatzea ospitale inguruneetarako, artea, natura eta teknologia konbinatuta.
2. A film to kill for erronka: AAren bidez, jasangarritasun irizpideak enpresan txertatzen lagunduko duen tresna bat sortzea.
3. Basque Biodesign Center erronka: landa eremuko hondakinak eraldatzea, egitura berriak sortzeko arte eszenikoetarako, biodiseinuaren bidez.

_Prest

Enpresan berrikuntza bultzatuko dituzten Gradu amaierako proiektuak:

4. ECOCRISTAL LAB: Studio Petit Muller eta Ingeniaritza Fakultatea (Deustuko Unibertsitatea). 
5. Keinutik Musikara – Zeinu hizkuntzaren interpretazio poetikoa denbora errealean: Guajira Sicodélica S.L. (Dabadaba) eta Musikene.
6. AULKIRIBIL: Biribil Ecolab eta Ingeniaritza Fakultatea (Deustuko Unibertsitatea).

_Hazi

Ikerketa aplikatua kultura eta sormen sektoreetara eramango dituzten proiektuak:

7. EMIAK 2.0 – Tresna kritiko bat ebaluatzea eta inplementatzea, irudiak aztertzeko ikuspegi feminista batetik: Creative Bravo MM eta Teknologia Elkarreragile Berrien Fakultatea, EUNEIZ.  
8. HARIKA – Tokiko ehun hondakinak balorizatzea, neoartisau berriak sortzeko: H05 Koop. Elk. Txikia eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (EHU). 
9. ESEI: AA – Eskala handiko sortzailearen estereotipoen analisia, euskal gizartearen ikuspegitik:  ORAI NLP Teknologiak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (EHU). 
10. Ehun interaktiboak eta proiekzio gainazal likidoak garatzea, murgiltze instalazio interaktiboak sortzeko: Estudio Gheada eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea (EHU).


Laster, egitasmo hauei buruzko xehetasun gehiago izango dituzu.

Oraingoz, gonbidatzen zaitugu Konexioak programari eta eskura dituzun aukerei buruz gehiago jakitera.

 

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa

    Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa

    ksiGune

    Azken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…

  • _Lab_evento

    Konexioak_Lab: Deialdi irekia

    ksiGune

    Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…