Zenbait hilabetez proposamenak prestatu eta ebaluatu ondoren, Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuak (EIT) ekainaren 23an iragarri zuen EIT Culture & Creativity eratzeko talde irabazlea.
Bertan, euskal ekosistemako kideek parte hartzen dute, hala nola Tecnalia Research & Innovation zentroak, kide sortzaile gisa, eta Euskampus Fundazioak eta Gaia Klusterrak, bazkide gisa. Partzuergoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza izan du.
EITren bederatzigarren berrikuntza komunitatea da, eta Europako Kultura eta Sormen Industrietako Sektoreak (CCSI) indartu eta eraldatzeko diseinatuta dago. Proposamen irabazlea ICE- Innovation by Creative Economy da, eta 20 herrialdetako 50 bazkide biltzen ditu sektore osorako berrikuntza aukera berriak sortzeko. EITk 300 milioi euroko aurrekontua jarri du Horizon Europe programaren esparruan 2021-2027 aldian sortutako bi berrikuntza komunitateren artean banatzeko; horien artean dago berriki izendatutako EIT Culture & Creativity.
Informazio gehiago
EIT webgunean argitaratutako albistea.
Albisteak, lotutako berriak
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
-
Benetako sormena ospatzea
ksiGuneSormena, azken batean, gaitasuna, prozesua eta industria da, eta, halaber, balio kultural, sozial eta praktikoa. Kulturatik sortzen da, Hezkuntzatik aktibatzen da, Ikerketaren bidez artikulatzen da…
-
KSIgune-n aukera bat dago zuretzat
ksiGune2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.
