Partekatu

Programaren helburua unibertsitateko irakasle eta ikasleen gaitasunak bultzatzea da, goi-mailako hezkuntza enpresa esparruarekin lotuta SKI arloko lankidetza proiektuen bidez.

Lehen deialdi honen helburua da KSIguneko goi-mailako zentroen eta Euskadiko enpresa esparruaren arteko ezagutzaren transferentzia erraztea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2030 Planarekin (ZTBP 2030) bat etorriz. Zehazki, diruz lagunduko dira Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edo KSIguneko goi-mailako Hezkuntzako zentroetako ikasleen eta haiek hautatzen dituzten erakundeen artean modu kooperatiboan garatu beharreko irakasgaiko lanak, irakaslearen laguntza eta tutoretza aktiboarekin. Baterako proiektu horiek zahartze osasungarriarekin, mugikortasun jasangarriarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako erronketan oinarrituak izan behar dira.

Informazio zabalagoa duzu agiri honetan.

Epea: deialdi honetarako proiektua bidaltzeko epea 2021eko urriaren 20ra arte egongo da irekita, eta plataforma honen bidez bidali behar dira: https://digital.ksigune.eus/

 

Albisteak, lotutako berriak

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…

  • Konexioak_proiektuak_HASZTAPENAK

    Benetako sormena ospatzea

    ksiGune

    Sormena, azken batean, gaitasuna, prozesua eta industria da, eta, halaber, balio kultural, sozial eta praktikoa. Kulturatik sortzen da, Hezkuntzatik aktibatzen da, Ikerketaren bidez artikulatzen da…

  • Konexioak_Topa 2025

    KSIgune-n aukera bat dago zuretzat

    ksiGune

    2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.