Partekatu

Euroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.

Pôle Image MagelisKSIgune eta CLAVNA erakundeek 2024ko azaroaren 18an eta 19an antolatutako “Green Audiovisual” jardunaldietan administrazioaren, goi mailako hezkuntzaren eta enpresaren arloko eragileek parte hartu dute, eta Euroregional Green Audiovisual Hub gunea ezagutzeko, jardunbide egokiak trukatzeko eta ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosisteman lankidetzan aritzeko aukerak identifikatzeko abagunea izan dute.

Erakunde hauek parte hartu dute arlo instituzionalean: NAEN Euroeskualdea, Eusko Jaurlaritza, Pôle Image Magelis, KSIgune – KSIetarako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra, eta CLAVNA – Nafarroako Ikusentzunezkoen Klusterra; hezkuntza arloan: SpirOps AI eta Cnam-Enjmin, Digipen Bilbao, Lycée de l’Image et du Son d’Angoulême, Pixelian eta ESCIVI; eta enpresa eta elkarte arloan: Les Films du Poisson Rouge, Baleuko, BoCAJ, Esther Vital, Loops Creative Studio, Basque Green Film, TOKU, Efectoscopio Red, Miyu Productions, Antaviana Films, Kalank eta Bárbara Gragirena.

Topaketan euroeskualdeko lankidetzaren ikuspegiari buruzko aurkezpen instituzionala, B2B bileren saioa eta estudioen bisiten programa bat egin dira, Angoulêmeko ikus-entzunezko ekosistema ezagutzeko. Besteak beste, hauek bisitatu dira: Superprod animazio estudioa, Hari animazio estudioa, G4F/Native Prime soinu estudioa, Piste Rouge soinu estudioa eta Komikiaren eta Irudiaren Nazioarteko Museoa.

Jardunaldi horiek Euroeskualdean ikus-entzunezko ekosistema eratu eta indartzeko Hubaren lehen ekintzetako bat dira, eta honako helburu hauek dituzte: goi mailako eta unibertsitateko prestakuntzaren, ikerketaren, ezagutzaren transferentziaren eta lankidetza proiektuen arloan lankidetzan aritzea.

Egitasmoari buruz gehiago jakiteko, bisitatu Euroregional Green Audiovisual Hub.

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa 2025

    KSIgune-n aukera bat dago zuretzat

    ksiGune

    2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.

  • Wearable Senses Lab

    Kultura eta Zientzia: Euskal berrikuntzaren eragilea

    ksiGune

    Berrikuntzaz hitz egiten denean, teknologia, patenteak eta industria lehiakortasuna izaten dira elkarrizketaren gaiak. Hala ere, bada aipatzen ez den pieza bat: Kultura. Arteak ez ezik, Humanismoa…

  • Konexioak_Topa

    Arteetarako, Kulturarako eta Sormenerako neurrira eginiko berrikuntza

    ksiGune

    2025ean, KSIgunek antolatu ditu bootcamp bat, prestakuntza eta ikerketarako bi deialdi eta sektore topaketa bat, 10 lankidetza ekimen berriren bidez, enpresetan berrikuntza sustatzeko eta inpaktu bat…