Partekatu

Deialdi hau KSIguneko prestakuntza- eta ikerketa-programei eta Euskadiko kultura- eta sormen-industrietako enpresa eta beste motako erakundeei zuzenduta dago.

KSIgune “Konexio Proiektuak” deialdiak goi mailako hezkuntzaren eta kultura eta sormen sektoreen arteko konexioa eta lankidetza bultzatu nahi ditu bere eragileen bitartez, eta horretarako, helburu hauek ditu: Kulturaren eta sormenaren euskal ekosistemaren nodoen aberastasuna nabarmentzea; haien arteko lankidetza laguntzea (nazioartean eta beste sektore batzuekin), eta gizartean duten eragina indartzea. 


Zehazki, diruz lagunduko dira Gradu amaierako lanak, Master amaierako lanak, ikasgaiko lanak eta ikerketa-proiektuak. Proiektu guztiek ekarpen positiboa egin behar diete erronka sektorialei -sormen- eta kultura-industrietako sektore bati edo gehiagori eragiten dieten erronkei, eta/edo Euskadiko hiru trantsizioak (teknologiko-digitala, energetiko-ingurumenekoa eta demografiko-soziala) kokatzen diren erronka globalei.

Deialdiari buruzko informazio guztia dokumentu honetan aurki dezakezu.

Deialdia proiektuak bidaltzeko 2022ko irailaren 30era arte irekita egongo da edo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailek helburu horretarako bideratutako diru-kopurua agortu arte (120.000 euro).

Proiektuak Gune+ bidez aurkeztu beharko dira.

Proiektu bat aurkeztu nahi baduzu, baina erakunde laguntzailerik ez baduzu (Goi Hezkuntzako ikastetxea edo sektoreko erakundea), argitaratu zure ideia Gune+-eko Oportunidades atalean.

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa

    Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa

    ksiGune

    Azken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…

  • _Lab_evento

    Konexioak_Lab: Deialdi irekia

    ksiGune

    Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…