Partekatu

Ekainaren 12tik 15era, Euskadiko KSI sektoreko delegazio bat, tartean KSIgune, Finlandiako Tampere hirian izan zen, Reverse Mission egitasmoan parte hartzen, berrikuntzaren eta sormenaren alorreko ikasketa bisiten urteko programa batean.

Districts of Creativity (DC Network) sareak antolatuta, Reverse Mission-en helburua da adituak, ekintzaileak eta sektore publikoko ordezkariak biltzea, urtean behin, eskualde anfitrioi baten jardunbide egokiak ezagutzeko eta transferentzia indartzeko, kultura eta sormen industrien sustapenean oinarrituta.

Reverse Mission 2023 edizioan, KSIgunek aukera izan zuen bertatik bertara ezagutzeko Tampereren ikuspegi berezia ikus-entzunezkoen ekosistemaren garapenean eta eskala handiko ekitaldien antolakuntzan. Ikasketa bisitak agerian utzi zuen Tamperek egin duen ibilbidea ikus-entzunezko ekoizpenen Europako gune esanguratsuenetako bat bihurtzeko, aparteko lokalizazioak, profesional adituak eta teknologia berriak uztartuta, eta nazioartean duen posizionamendu gero eta nabarmenagoa nazioarteko konbentzio, konferentzia eta ekitaldien egoitza gisa.

Administrazio Publikoetako ordezkariek, Zientzia Aplikatuen Unibertsitateak edo Ilkka’s Creative Studios bezalako enpresek, besteak beste, beren esperientziak azaldu zituzten kultura gune eta egitasmo garrantzitsuenetako batzuetara eginiko ikustaldietan:

  • Mediapolis - garapen betean dagoen eskualdeko zentro mediatikoa.
  • Film Tampere - tokiko ikus-entzunezko ekonomiaren garapenarekin konprometitutako programa.
  • Hiedanranta - komunitate industrial historiko bat barruti kultural moderno eta jasangarri bihurtzeko proiektua.
  • Periscope - kultura nortasunetik abiatuta diseinu gastronomikoan arreta jartzen duen proiektua.
  • Nokia Arena - eskala handiko ekitaldien ekoizpenera bideratutako zentro multifuntzionala.
  • Tampere Vocal Music Festival - bi urtetik behin giza ahotsaren dibertsitatea ospatzen duen koru eta talde kantu jaialdia.
  • Demolition Art House Pinni 47 - eraistear zegoen eraikin bat artearen adierazpide ugarien bidez berreskuratzeko proiektua.   
  • Finlayson - kotoi fabriken eremu zahar bat, hiriko gune artistiko moldakorrenetako bat bihurtua.

Ikasketa bisita hau kokatzen da KSIgunek nazioarteko sustapenaren alorrean egiten dituen ekintzen barruan, helburua izanik elkarlan bideak zabaltzea nazioarteko agenteen eta Euskadiko KSI sektorearen artean.

Reverse Mission egitasmoari buruzko informazio gehiago: https://districtsofcreativity.org/

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa 2025

    KSIgune-n aukera bat dago zuretzat

    ksiGune

    2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.

  • Wearable Senses Lab

    Kultura eta Zientzia: Euskal berrikuntzaren eragilea

    ksiGune

    Berrikuntzaz hitz egiten denean, teknologia, patenteak eta industria lehiakortasuna izaten dira elkarrizketaren gaiak. Hala ere, bada aipatzen ez den pieza bat: Kultura. Arteak ez ezik, Humanismoa…

  • Konexioak_Topa

    Arteetarako, Kulturarako eta Sormenerako neurrira eginiko berrikuntza

    ksiGune

    2025ean, KSIgunek antolatu ditu bootcamp bat, prestakuntza eta ikerketarako bi deialdi eta sektore topaketa bat, 10 lankidetza ekimen berriren bidez, enpresetan berrikuntza sustatzeko eta inpaktu bat…