Azaroaren 6tik 9ra, Euskadiko KSI sektoreko delegazio bat, tartean KSIgune, Txinako Shanghai hirian izan da, Reverse Mission egitasmoan parte hartzen, berrikuntzaren eta sormenaren alorreko ikasketa bisiten urteko programa batean.
Districts of Creativity (DC Network) sareak antolatuta, Reverse Mission-en helburua da administrazioko, akademiako eta enpresetako ordezkariak biltzea, urtean behin, eskualde anfitrioi baten jardunbide egokiak ezagutzeko eta transferentzia indartzeko, kultura eta sormen industrien sustapenean oinarrituta.
Reverse Mission 2024 delakoan, KSIgune klusterrak bertatik bertara ezagutu ahal izan zuen Shanghaiko sormen-industria dinamikoa eta polifazetikoa, hainbat sektore barne hartzen dituena, hala nola zinema, komunikabideak, diseinua, moda eta teknologia. Hiriko ordezkariek hainbat ekimen aurkeztu zituzten, industria kultura-ondarearekin integratzeko, sormen-industriak sustatzeko eta multimedia-plataformak aprobetxatzeko ikuspegi bakarra erakutsiz, inpaktu globala lortzeko.
Euskal delegazioak kokaleku enblematikoak eta proiektu hauek ezagutu ahal izan zituen:
- Nanxiang Hiria: Game Industry Park, kultur barrutia eta Pearl TV Tower ekialdeko espazioa
- FICS Xinhua 365 Creative Park
- The 7th China International Import Expo
- Jiashan: Zhejiang Dongfang Kemai Technology Co., Ltd., Technology Exhibition Hall eta Xitang Ancient Town
Ikasketa bisita hau kokatzen da KSIgunek nazioarteko sustapenaren alorrean egiten dituen ekintzen barruan, helburua izanik elkarlan bideak zabaltzea nazioarteko agenteen eta Euskadiko Goimailako Hezkuntzaren eta KSI sektorearen artean.
Informazio gehiagorako
Reverse Mission egitasmoari buruzko informazio gehiago: https://districtsofcreativity.org/
Albisteak, lotutako berriak
-
Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa
ksiGuneAzken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…
-
Konexioak_Lab: Deialdi irekia
ksiGuneUdazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
