Partekatu

2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.

Otsailean, Euskadiko goi mailako hezkuntza zentroetara eta fakultateetara bisitak egiten hasi gara. KSIgune On Tour, lelopean, saioak izan ditugu IDarten, Elías Querejeta Zine Eskolan, EHUko Arte Ederren Fakultatean eta Dantzertin, ikasleen eta irakasle eta ikertzaileen ideiak, kezkak eta beharrak ezagutzeko, eta haien prestakuntza eta lanbide ibilbidea lagun dezaketen programak eta jarduerak azaltzeko.

Martxoaren 16an “Lankidetzatik berrikuntzara” online saioa antolatuko dugu, arteak, kultura eta sormen konexio-proiektu bat sortzeko moduaz hitz egiteko. 2025-2026 aldian KSIgunek finantzatutako hainbat proiekturen eskutik, Unibertsitatea + Enpresa lankidetzaren eragina eta ikerketa aplikatuak berrikuntza enpresara eramateko duen ahalmena ezagutuko ditugu. Hemen eman daiteke izena.

Laster, Konexioak Programaren edizio berri bat aurkeztuko dugu, eta, horri esker, Euskadiko buru sortzaileak, prestakuntza eta ikerketa babesten jarraituko dugu.

Berritu nahi duzun profesionala edo enpresa bazara; proiektu-ideiak dituen ikaslea edo ikertzailea; edo aurreko guztia babestu edo ekimen berri batean lagundu nahi duzun beste erakunde publiko edo pribatu mota bat bazara, zain izango gaituzu.

Hitz egin dezagun! 

Zerbitzu ugari jartzen ditugu zure eskura, eta aliantza pertsonalizatuetan espezializatzen gara.

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa

    Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa

    ksiGune

    Azken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…

  • _Lab_evento

    Konexioak_Lab: Deialdi irekia

    ksiGune

    Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…