Partekatu

Europako sormenaren, berrikuntzaren eta enpresa-espirituaren adierazgarri den ekitaldia da

Creativity World Forum (CWF) uztailaren 18tik 21era egingo da Stuttgarten (Alemania). Europako kultura- eta sormen-industrietarako (KSI) hitzordu garrantzitsuena da, eta, horrez gain, Sormenaren Barrutien Nazioarteko Sarearen (Districts of Creativity (DC) Network) urteroko topaketa ere bada.

DC Network-i dagokionez, uztailean zehar, DC Living Lab programa egin da, sormenari, berrikuntzari eta iraunkortasunari buruzko ikasleak trukatzeko nazioarteko programa. KSIgunek uztailaren 21ean CWFn aurkeztuko den programa honetan lortutako emaitzen aurkezpenean parte hartuko du, honako hauen bidez:

  • Ibone Eguia Aguirre, Deustuko Unibertsitatea
  • Manuel Amador Cervera, Deustuko Unibertsitatea
  • Kaisu Tuominiemi, Mondragon Unibertsitatea

Aurtengo Creativity World Forumaren leloa "berrikuntza digital jasangarria" da. Jasangarritasunaren eta tresna digitalen konbinazioak elkarrekin bizitzeko modu hobeak garatzen laguntzen du ("hiri adimenduna" eredu sozial global gisa), elkarrekin lan egiteko (espazio birtualetan izandako esperientzia errealak) eta mundu hibrido "berri" honetan elkarrekin sortzeko (post-COVID-19).

Astean zehar hainbat hitzaldi eta tailerretan parte hartu ahal izango da. Ekitaldiari eta programa osoari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu hemen: https://www.cwf2022.de/bw/hybrid/event.php

 

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa

    Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa

    ksiGune

    Azken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…

  • _Lab_evento

    Konexioak_Lab: Deialdi irekia

    ksiGune

    Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…