Topaketa hau urriaren 18 eta 19an izan zen Bilboko Bizkaia Aretoan
Nazioarteko 70 aditu inguru bildu ziren joan den urriaren 18an eta 19an Bilbon jardunaldi bat egiteko Charter (Cultural Heritage Actions to Refine Training, Education and Roles- Kultur Ondarearen ekintzak, prestakuntza, hezkuntza eta rolak hobetzeko) proiektu europarraren testuinguruan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak EHUko Arte Ederren Fakultatearekin elkarlanean antolatutako topaketaren helburua sektorekako estrategiak garatzea eta aplikatzea zen, bai eta Europan kultura-ondarearen eremuan jardun profesionalerako irtenbideak bilatzea ere.
KSIgune jardunaldietako parte-hartzaileetako bat izan zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak, Euskadiko hainbat eragile, ondarea zaharberritzeko profesionalak, museoetako teknikariak eta arkeologoak, EHUko irakasleak, ikertzaileak eta kultura-ondarearen inguruan lan egiten duten hainbat pertsona autonomo eta enpresa txiki. Halaber, jardunaldian Bartzelonako Unibertsitatea, University of Gothenburg, Viennako Academy of Fine Arts, Sloveniako Institute for the Protection of Cultural Heritage, ICOMOS, Duomoko Veneranda fabrika, eta beste hainbat lekutako adituak izan ziren.
Albisteak, lotutako berriak
-
Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa
ksiGuneAzken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…
-
Konexioak_Lab: Deialdi irekia
ksiGuneUdazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
