Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailek Kultura eta Sormen Industriak bultzatzeko estrategia berri bat aurkeztu dute. Bi sailek KSIgune, Kultura eta Sormen Industriei (KSI) buruzko kluster bat sortzeko elkarrekin lan egin dute.
KSIgune Kultura eta Sormen Industrien klusterra da, sektorearen beharren araberako goi-mailako prestakuntza-, ikerketa-, berrikuntza- eta transferentzia-eremuetako jarduerak garatzeko tresna estrategiko gisa sortua.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikakoak Kultura eta Sormen Industriak (KSI) bultzatzeko estrategia berria aurkeztu dute gaur Tabakaleran. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako bi sailek Kultur Sormen Industrien inguruko KSIgune klusterra sustatu dute. Jakintza-gune hau sektore horretako unibertsitateetan, goi-mailako zentroetan eta ikerketa-zentroetan sortutako jakintzaren transferentzian hautemandako problematikari erantzuteko sortu da.
Albisteak, lotutako berriak
-
Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa
ksiGuneAzken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…
-
Konexioak_Lab: Deialdi irekia
ksiGuneUdazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
