Aurten, Gune Komunitateak gora egiten eta Goi Mailako Hezkuntza + Enpresaren arteko loturan aurrera egiten jarraitu du, 42 proiektu berrirekin.
4gune eta KSIgune klusterrek beren lanarekin jarraitu dute 2023an, industria adimendunaren eta kultura- eta sormen-industrien euskal sektoreek prestakuntzaren, ikerketaren eta transferentziaren esparruetatik egindako eskaerei erantzuteko.
Goi Mailako Hezkuntzaren eta Enpresaren arteko 42 lotura-proiektu berri bultzatzeaz gain, bi klusterrek unibertsitateari eta Goi Mailako Hezkuntzako ikastetxeei zerbitzua ematen jarraitu dute, Gaitasunen Mapa, prestakuntza-plan berriak, Enpresa + Unibertsitatea proiektuen deialdiak eta nazioarteko ekitaldi eta aliantzetan parte hartuz.
Gune Komunitartearen urte amaierako newsletter-ak 2023ko mugarri batzuk nabarmentzen ditu, Euskadin trantsizio sozio-demografikoa, energetiko-klimatikoa eta teknologiko-digitala errazteko.
Mugarri horiek 2024an jarraituko duen lanaren erakusgarri dira, 4gune eta KSIguneko ekosistemak osatzen dituzten eskola, fakultate, zentro eta erakundeekiko lankidetzan jarraitzeko apustu handiagoa eginez, Enpresa+Unibertsitatea Euskal Estrategiaren eta Espezializazio Adimenduneko RIS3 Estrategiaren testuinguruan.
Informazio gehiago
2023ko abenduko newsletter-a irakurri.
Zure erakundeak edo ikastetxeak gure komunitatearekin bat egin nahi badu, jar zaitezte harremanetan: ksigune@ksigune.eus
Albisteak, lotutako berriak
-
Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa
ksiGuneAzken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…
-
Konexioak_Lab: Deialdi irekia
ksiGuneUdazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
