Partekatu

Programa hau Siemens Gamesako Konpromiso Sozialeko sailak sustatzen du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune klusterrarekin eta Kultura eta Sormen Industrien KSIgune klusterrarekin lankidetzan.

Siemens Gamesak #Students4Sustainability ekimenaren 3. deialdia atera du, unibertsitate-talentua aldaketarako eragile gisa sustatzeko, klima-aldaketaren aurkako borrokaren erronka handienetako batean: energia-trantsizioan aurrera egitea, irtenbide jasangarriekin.

Eskualdeek zeregin garrantzitsua dute ekonomiak deskarbonizatzeko premia larria konpontzeko neurrien inplementazioan. Horregatik, 4gune klusterreko eta KSIgune klusterreko fakultateetako ikasleak gonbidatzen ditugu aldaketaren protagonista izan daitezen, beren eskualdean identifikatu duten arazo bati irtenbide praktikoak proposatuz.

Ekimena MAL (master amaierako lana), GAL (gradu amaierako lana) edo graduko ikasleentzako ikasgelako jarduera modalitateko ikasleei zuzenduta dago.

Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 7an amaituko da.

Siemens Gamesako aditu-talde batek guztira 3 proiektu aukeratuko ditu, fakultateek proposatutakoen artean. Hautatutako proposamen bakoitzak 4.000 euroko zuzkidura izango du. Programan zehar, ikasleek Siemens Gamesako profesionalen laguntza jasotzeko aukera izango dute, haiek gidatzeko eta haien trebetasunak indartzeko. Nazioarteko irismena duen programa horri esker, ekimen berean parte hartzen duten beste eskualde batzuetako ikasleekin konektatu ahal izango dira.

2023ko ekainean, ikasleek emaitzak eta ondorioak aurkeztu beharko dituzte Siemens Gamesako aditu-talde baten aurrean. Eskaera bai dokumentu guztiak eta aurkezpenak ere ingelesez izatea eskatzen dizuegu.

Sartu Gune+ en eta parte hartu #Students4Sustainability edizio berri honetan!.

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa

    Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa

    ksiGune

    Azken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…

  • _Lab_evento

    Konexioak_Lab: Deialdi irekia

    ksiGune

    Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…