Creativity World Forum 2024 (CWF24) ekimenaren esparruan antolatuta, DC Living Lab-en seigarren edizioak DC Network-eko kide diren eskualdeetako ikasleak gonbidatzen ditu online eta aurrez aurreko saioetan parte hartzera, Euskadiko kultura- eta sormen-industrien lau erronkari erantzuteko, ikuspegi global batetik.
CWF24ren arlo tematikoen ildotik, DC Living Labs 2024ko programak deialdi berri bat ireki du Euskadiko edozein espezializazio-arlotako azken urteko graduko, masterreko edo doktoregoko ikasleek parte har dezaten, baldin eta honako erronka hauei erantzuteko interesa badute:
1. REIMAGINE URBAN SPACE: COLLABORATIVE GOVERNANCE MODELS
2. FUTURE RIDES: EXPLORING TOMORROW'S VEHICLE INTERIOR
3. SUSTAINABLE SOUNDSCAPES: BUILDING AN AUTHENTIC CONNECTION WITH MILLENNIALS AND GEN Z THROUGH SUSTAINABILITY
4. THE FUTURE OF FASHION EDUCATION: CAN WE CREATE CUTTING-EDGE BIOMATERIALS FOR THE FASHION INDUSTRY USING VIRTUAL TOOLS AND RESOURCES FROM NEARBY BUSINESSES?
DC Living Labs-etan parte hartuko duten nazioarteko ikasleek beren lanaren emaitzak partekatu ahal izango dituzte apirilaren 15etik 17ra bitartean CWF24n, sormenari buruzko munduko foro honen lau arlo tematikoei eskainitako saioetan: politika publikoak, berrikuntza, merkatu emergenteak eta hezkuntza.
Programari eta erronkei buruzko informazio guztia KSIgunearen webguneko DC Living Labs atalean dago eskuragarri.
Para participar es necesario leer la documentación sobre el programa, rellenar un breve formulario de solicitud y enviarlo a ksigune@ksigune.eus antes del 18 de febrero de 2024.
Parte hartzeko, beharrezkoa da programari buruzko dokumentazioa irakurtzea, eskabide-inprimaki labur bat betetzea eta ksigune@ksigune.eus helbidera bidaltzea otsailaren 18a baino lehen.
Informazio gehiagorako
Albisteak, lotutako berriak
-
Tokiko ekosistemen aliantzak, sormenezko espazioak eraikitzeko
ksiGuneEkonomia Sortzaileari buruzko 2024ko Europako Konferentzia (ECEC) ekainaren 13an egin zen Helsinborgen, Suedian. Ekitaldian, KSIetarako eskualdeko gobernantza eredua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak…
-
KSIgunek Kultur eta Sormen industrien prestakuntzarako eta eraldaketarako bigarren Konexio topaketa antolatu du
ksiGuneTopaketa maiatzaren 31n egin zen, Donostiako San Telmo Museoan, parte hartze handiarekin, eta berriz ere gune bat eskaini zuen kultur eta sormen industrietako sektoreek dituzten erronken inguruan…
-
Lankidetza eta transferentziarako bultzada berri bat Euskadiko Goi Hezkuntzaren eta KSIen artean
ksiGuneKSIgunek Konexioak deialdiaren laugarren edizioa abiarazi du, KSIetako erakundeen, irakasleen, ikasleen eta ikertzaileen artean proiektu kooperatiboak garatzeko aukera berriak sortzeko, Euskadiko…