Programaren helburua unibertsitateko irakasle eta ikasleen gaitasunak bultzatzea da, goi-mailako hezkuntza enpresa esparruarekin lotuta SKI arloko lankidetza proiektuen bidez.
Lehen deialdi honen helburua da KSIguneko goi-mailako zentroen eta Euskadiko enpresa esparruaren arteko ezagutzaren transferentzia erraztea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2030 Planarekin (ZTBP 2030) bat etorriz. Zehazki, diruz lagunduko dira Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edo KSIguneko goi-mailako Hezkuntzako zentroetako ikasleen eta haiek hautatzen dituzten erakundeen artean modu kooperatiboan garatu beharreko irakasgaiko lanak, irakaslearen laguntza eta tutoretza aktiboarekin. Baterako proiektu horiek zahartze osasungarriarekin, mugikortasun jasangarriarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako erronketan oinarrituak izan behar dira.
Informazio zabalagoa duzu agiri honetan.
Epea: deialdi honetarako proiektua bidaltzeko epea 2021eko urriaren 20ra arte egongo da irekita, eta plataforma honen bidez bidali behar dira: https://digital.ksigune.eus/
Albisteak, lotutako berriak
-
Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa
ksiGuneAzken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…
-
Konexioak_Lab: Deialdi irekia
ksiGuneUdazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
