Topaketa hau urriaren 18 eta 19an izan zen Bilboko Bizkaia Aretoan
Nazioarteko 70 aditu inguru bildu ziren joan den urriaren 18an eta 19an Bilbon jardunaldi bat egiteko Charter (Cultural Heritage Actions to Refine Training, Education and Roles- Kultur Ondarearen ekintzak, prestakuntza, hezkuntza eta rolak hobetzeko) proiektu europarraren testuinguruan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak EHUko Arte Ederren Fakultatearekin elkarlanean antolatutako topaketaren helburua sektorekako estrategiak garatzea eta aplikatzea zen, bai eta Europan kultura-ondarearen eremuan jardun profesionalerako irtenbideak bilatzea ere.
KSIgune jardunaldietako parte-hartzaileetako bat izan zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak, Euskadiko hainbat eragile, ondarea zaharberritzeko profesionalak, museoetako teknikariak eta arkeologoak, EHUko irakasleak, ikertzaileak eta kultura-ondarearen inguruan lan egiten duten hainbat pertsona autonomo eta enpresa txiki. Halaber, jardunaldian Bartzelonako Unibertsitatea, University of Gothenburg, Viennako Academy of Fine Arts, Sloveniako Institute for the Protection of Cultural Heritage, ICOMOS, Duomoko Veneranda fabrika, eta beste hainbat lekutako adituak izan ziren.
Albisteak, lotutako berriak
-
Lankidetza eta transferentziarako bultzada berri bat Euskadiko Goi Hezkuntzaren eta KSIen artean
ksiGuneKSIgunek Konexioak deialdiaren laugarren edizioa abiarazi du, KSIetako erakundeen, irakasleen, ikasleen eta ikertzaileen artean proiektu kooperatiboak garatzeko aukera berriak sortzeko, Euskadiko…
-
Europako Batzordeak Regional Skills Partnership-en artean kokatu du KSIgune
ksiGuneEuropako Batzordeak aukeratuta, KSIgune - Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra kokatu da Europako 4 egitasmo aitzindariren artean, eskumen…
-
Itzulpen automatikoa: emaitzak aztergai, gizarte bidezkoago baten bidean
ksiGuneKlara Ceberio, Elhuyarrekoa, eta Elizabete Manterola, UPV/EHUko Letren Fakultateko Tralima-itzulik Ikerketa Taldekoa, KSIgune Konexioak 2023/24 deialdiak finantzatutako proiektuaz ari zaizkigu.…