Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailek Kultura eta Sormen Industriak bultzatzeko estrategia berri bat aurkeztu dute. Bi sailek KSIGune, Kultura eta Sormen Industriei (KSI) buruzko kluster bat sortzeko elkarrekin lan egin dute.
KSIgune Kultura eta Sormen Industrien klusterra da, sektorearen beharren araberako goi-mailako prestakuntza-, ikerketa-, berrikuntza- eta transferentzia-eremuetako jarduerak garatzeko tresna estrategiko gisa sortua.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikakoak Kultura eta Sormen Industriak (KSI) bultzatzeko estrategia berria aurkeztu dute gaur Tabakaleran. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako bi sailek Kultur Sormen Industrien inguruko KSIGune klusterra sustatu dute. Jakintza-gune hau sektore horretako unibertsitateetan, goi-mailako zentroetan eta ikerketa-zentroetan sortutako jakintzaren transferentzian hautemandako problematikari erantzuteko sortu da.
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek Gune+ komunitate digitalaren diseinu berria aurkeztu du
ksiGuneEguneratzeak erabiltzailearen esperientzia, nabigazioa eta komunitate digitalaren erabilgarritasuna hobetzen ditu, eta 250 parte hartzaile baino gehiagorekin finkatzen du bere ibilbidea
-
Goi Mailako Euskal Hezkuntzaren eta Kultura eta Sormen Sektoreen arteko KSIgune Konexio Deialdiaren aurkezpena
ksiGuneOnline webinar hau ekainaren 29an, asteazkena, izango da, goizeko 10etan
-
“Konexio Proiektuak” deialdiaren bigarren edizioa
ksiGuneDeialdi hau KSIguneko prestakuntza- eta ikerketa-programei eta Euskadiko kultura- eta sormen-industrietako enpresa eta beste motako erakundeei zuzenduta dago.