ZETAZ ZETA proiektua EHUko Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikaslea den Beñat Ibarra Abalen gradu amaierako lanaren emaitza da, La Terminal-ekin lankidetzan. Proiektuak KSIguneko Konexioak programaren sustapena lortu zuen 2022/23ko edizioan, eta ikerketa eta esperimentazio prozesuan oinarritu da Zuloaga margolari naturalista/espresionistaren lanaren inguruko erakusketa murgiltzailea sortzeko. Beñat Ibarrak bere esperientziari buruz hitz egin digu.
KSIgune: Beñat, zer suposatu du zuretzat eta zure proiektuarentzat KSIguneko Konexioak programan parte hartu izanak?
Beñat Ibarra: Egia esateko, plazer handia izan da programan parte hartzea. Horri esker, nire GALa asmo handiko ideia batean garatzeko eta gauzatzeko aukera izan dut: hutsetik, eraikuntza-, ikus-entzunezko eta soinu-materialekin – La Terminalek utzitako espazio batean – GALaren proiektu bat erakutsi eta esperimentatu ahal izateko espazio murgiltzaile bat sortzea, programa honen laguntza logistikorik eta finantzaketarik gabe garatzea ezinezkoa izango litzatekeena.
KSIgune: Nolakoa izan da La Terminal-arekiko lankidetza? Zein alderdi nabarmenduko zenituzke?
Beñat Ibarra: La Terminalarekiko harremana, hasiera batean, neutroa izan zen, baina proiektuak aurrera egin ahala, forma hartuz, interes eta konfiantza handiagoa sortu zituen. Ulergarria zen, izan ere, oso anbizio handiko proposamena zen, eta zaila zen emaitza ikustea, nire azalpenekin, aurkeztutako proiektuaren idazketarekin eta aurrera ateratzeko ditudan gaitasunekin bakarrik eusten bainion. Nahiz eta La Terminalek ez zuen nire proposamena garatzeko espazio egokirik, azpimarratuko nuke askatasun handia izan dudala sortzaile gisa materialekin espazioan esperimentatzeko, ordutegi-erabilgarritasuna, La Terminalek eskaintzen duen jarduera handiaren barruan espazio isolatu bat sortzeko laguntza.
KSIgune: Nola definituko zenuke ZETAZ ZETA kultura- eta arte-berrikuntzaren ikuspegitik?
Beñat Ibarra: Niretzat, berritzea gauzak beste era batera egitea da, eta ZETAZ ZETArekin, une honetan biziko balitz Zuloagak bere obra nola egingo zukeen pentsatzea izan da. Aro digitalean murgilduta gaude, eta gero eta gehiagora doa. Kulturaren eta sormenaren sektorean puristenen eta teknologikoenen arteko eztabaida beti irekita egongo bada ere, ZETAZ ZETA aro digitalean eta artista digitaletan kokatzen da, eta, artea erreferentziatzat hartuta, ikertu, eraldatu eta arte digitalaren kontsumo-produktuak eskaintzen dituzte, gaur egungo gizarteak eskatzen duenarekin bat datozenak.
KSIgune: ZETAZ ZETAk narratiba digital berriak bilatzea eta interakzioa eta parte-hartzea beren esperientziaren funtsezko zati bat izatea eskatzen duten publiko berriak erakartzea du helburu. Zure ustez, nola lortu du helburu hori?
Beñat Ibarra: Proiektua honako hauei erantzuten saiatu da: «Zer motako harremana izango zekeen Zuloaga bere publikoarekin gaur egun? Nola kontatuko zuketen bere koadroek bere historia ?» Niretzat argi dago publikoak gero eta gehiago eskatzen duela esperientzia bat bizitzea, eskaintzen den historiaren parte eta bakar sentitzea. Bitartekotza-lan hori bertaratutakoekin egitea, aurkezteko aukera izatea eta proiektu hau zergatik egin dudan kontatzea, eta publikoak nik eskaintzen diedanaz zer pentsatzen duen jakitea oso zati garrantzitsua izan da, oso gustura sentitu naiz eta indartzen jarraitu behar dela uste dut. Proiektua jendaurrean aurkezturakoan, Zuloagaren senideak etorri ziren, Ismael Manterola Arte Ederren Fakultateko dekanoak gonbidatuta, eta Zuloagak ez zukeela horrela irudikatu esan bazuten ere, oso ondo ulertu zuten nire ikuspegia eta egindako planteamendua.
KSIgune: Zure aburuz, zer ekarpen egin diezaioke zure proiektu profesionalari KSIguneko komunitatearen parte izateak? Nola iruditzen zaizu talentu berriak komunitate honi laguntzen diola?
Beñat Ibarra: KSIgune komunitateko kide izateak ikusgarritasuna eta balioa eman diezaieke profesional izateko eta horretan aritzeko irrikitan gauden sortzaile gazteen belaunaldi oso bati, eta jakitun izan behar dut zaila dela niri leku bat egitea, norbaitek nire sormenari erreparatzea eta konfiantza izatea asmo handiagoko proiektu bat garatzeko. Komunitate hau talentu berri honetaz elikatu beharko litzateke, hainbeste entzuten dudan baina gainditzen hain zaila den belaunaldi errelebo horretaz. KSIgunek izan beharko luke sektoreko enpresa profesionalek talentua aurki dezaketen komunitatea, eta komunitate horrek eskaintzen dio sektoreari.
KSIgune: ZETAZ ZETA erakusketa murgiltzailea 2023ko uztailaren 3tik 7ra aurkeztu zen La Terminalean, Bilbon. Zein gustatuko litazizuke erakusketaren ibilbidea izatea? / Zein izango da zure ibilbide profesionalaren etapa berria?
Beñat Ibarra: Egokiena litzateke ZETAZ ZETA proiektua denbora batez La Terminalean erakusten jarraitzea edo, Zuloagaren obrari hain lotuta dagoenez, proiektu hau bere obra erakusten duten museoek erakustea (GAL bat dela ulertuta, eta laguntza ekonomikoa izan dudan arren, proiektuaren alderdi tekniko guztiak ez daude konponduta). Aukera aprobetxatu nahiko nuke eskerrak emateko Oihane Iraguen GALako nire tutoreari, proiektu hau egiteko erakutsitako pazientziagatik eta laguntzagatik.
Maila profesionalean, narratiba digitaletan ikertzen jarraitu nahiko nuke, beste gai batzuk jorratuz, eta materialen, soinuaren eta irudiaren bidez espazio iraunkorragoak sortzearen inguruan ikertzen jarraitu. Ziurrenik, 2023/24 ikasturtean Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Unibertsitate Masterra egingo dudala, prestatzen jarraitzeko eta arte digitalaren inguruko proiektu eta erronka berriei heltzeko.
****
KSIgune Konexioak 3. edizioa aurkeztu du eta 2023ko urriaren 27ra arte egongo da irekia. 2023/24ko deialdiak trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronka globalei eta/edo erronka sektorialei aurre egiten lagunduko duten proiektuak finantzatzuko ditu, Goi-Mailako hezkuntzaren eta Euskadiko kultura- eta sormen-erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.
Informazio gehiago:
Deialdiaren dokumentua – esteka
Proposamenen aurkezpena – Gune+ plataforma
KSIgune Konexioak proiektuen datu-basea - esteka
Albisteak, lotutako berriak
-
CSW24: Hezkuntza eta gaitasunen garapena KSIen oinarrian
ksiGuneKSIgunek Creative Skills Week 2024 (CSW24) astean parte hartu zuen, eta han aurkeztu zuen Europako Batzordeak aitortutako lehen Regional Skills Partnership (RSP), eskualdeko sormenaren eta kulturaren…
-
Kultura eta Sormen Industrien iraultza: Open3DBio
ksiGuneUPV/EHUko Farmazia Fakultateko Lascaray Ikergunea eta Hibridalab - Arabako Berrikuntza Ireki eta Sormen Transferentziarako Zentroa aitzindari izan dira Euskadiko sorkuntza artistikoa eraldatuko duen…
-
Antzerki aplikatua eta pertsonengan oinarritutako diseinu-prozesuetan duen eragina
ksiGuneBeatriz Rodríguez Morgadok, Dantzertiko ikasleak, INNOVARTEri buruz hitz egin digu, Apitropikekin elkarlanean egindako eta KSIgune Konexioak 2023/24 deialdiak finantzatutako Gradu Amaierako Lanaren…