Partekatu

Euroregional Green Audiovisual Hub-ek egoitzen lehenengo deialdia zabaldu du, animazioko gidoiak idazteko proiektuak bultzatzeko.

KSIgunek, CLAVNAk eta Pôle Image Magelisek bat egin dute ekimen honetan, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen laguntzarekin, 2025eko martxoaren 3tik 21era bitartean 3 egileren egoitza jasotzeko Akitania Berrian, Nafarroan eta Euskadin.

Dagoeneko animazioko gidoi proiektu bat garatzen ari direnei zuzenduta dago proiektua eta proiektua jasotzen duten hiru eskualdeetako ikus-entzunezkoen ekosistemetara hurbiltzeko aukera emango die egileei. Idazketa prozesuan zehar aholkularitza emateko sektoreko profesionalen laguntza eskainiko du, hala nola ekoizpena, errealizazioa eta estudio zuzendaritza bezalako alorretatik, eta ibilbide aintzatetsia duten gidoilarien eskutik, besteak beste.
 
Era berean, green eredua eta sektorearen jasangarritasuna zeharkako ardatzak izango dira egonaldi horien garapenean.
 
Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 10era arte zabalik egongo da. Parte hartzeko oinarriak Euroregional Green Audiovisual Hub-eko webgunean eskuragarri daude.


Informazio gehiago

Euroregional Green Audiovisual Hub-a Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Goimailako Hezkuntzako eta Ikerketako KSIgune klusterrak bultzatzen du, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin eta Pôle Image Magelis Akitania Berriko ikus-entzunezko irudiaren sektoreko entitate nagusiarekin lankidetzan. Proiektua Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET Euroeskualdearen laguntza du, “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektuen deialdiaren esparruan.

Proiektu honek Euroeskualdeko ikus-entzunezkoen sektorearen balio-katea konektatu nahi du; geografikoki eta kulturalki hurbileko eragile eta lurraldeen arteko berrikuntza eta lankidetza bultzatu; eta Euroeskualdean partekatzen den erronka ekologikoari erantzuten lagundu, Akademiako, Administrazio Publikoko eta Enpresako eragileak aktibatuz, bai eta Pertsonak eta Ingurunea ere.
 

Albisteak, lotutako berriak

  • Konexioak_Topa

    Hobeto pentsatzea: Sormena gaitasun eta sektore gisa

    ksiGune

    Azken PISA txostenak eta haren emaitzek, nahitaez, hemendik aurrera zer ikaskuntza mota lehenetsi nahi ditugun galdetzera garamatzate. Agian kontua ez da bakarrik zer dakigun, baizik eta nola…

  • _Lab_evento

    Konexioak_Lab: Deialdi irekia

    ksiGune

    Udazken honetan, hainbat diziplinatako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleek edo graduatu berriek gure bootcamp artistiko-zientifikoan esperimentatzen ahal izango dute zinemaren, diseinuaren…

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…