Partekatu

Europako Batzordeak aukeratuta, KSIgune - Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra kokatu da Europako 4 egitasmo aitzindariren artean, eskumen sektorialen garapena bultzatzeko eta eskualdearen lehiakortasuna indartzeko 2030ari begira. KSIentzako lehen Regional Skills Partnership-a bilakatu da.

European Pact for Skills programaren barruko Regional Skills Partnerships-ak (RSP) lankidetza ekimenak dira, ekosistema industrialak konektatzea eta gaitasunen gabeziei eta eskualde mailako eskulanaren garapenari aurre egitea helburutzat dutenak.  

Orain arte, prozesu zorrotz batean, 4 egitasmo aitzindari hautatu ditu proiektuan aritzeko Europako Batzordeak. KSIgune eta haren ekosistema hautatu dituzte esparru horretan laguntzeko, hainbat ekintzaren bidez, Euskadiko Goi Mailako Hezkuntzaren eta KSIen arteko arrakala murriztuz eta talentu eraldatzailea prestatuz, arreta berezia jarriz aro digitalerako birkalifikazioan (re-skilling) eta trebetasunen hobekuntzan (up-skilling).

Hori horrela, KSIgunek jarraituko du elkarlanean Goi Mailako Hezkuntzako erakundeekin eta KSIekin, sektorearen eskaerak eta dauden gaitasunak aztertzeko, eta Kultura eta Sormen Industriei buruzko prestakuntza programa integral bat garatuko du laster, Eusko Jaurlaritzarekin batera, trantsizio sozial, ekologiko eta ekonomiko hirukoitzari erantzuteko.

Era berean, KSIgunek jarraituko du laguntzen Goi Mailako Hezkuntzaren eta KSIen arteko ezagutza eta konpetentzien transferentzian, KSIgune Konexioak programaren bidez, lankidetza proiektuen finantzaketa barne hartuta, bai eta Eurorregional Green Audiovisual Hub bezalako nazioarteko ekimenen bidez ere.  

 

Informazio gehiago

2023tik, KSIgune klusterra Europar Batasunaren Gaitasunen Ituneko Kultura eta Sormen Industrien Talde Estrategikoko kide da. European Pact for Skills programaren webgunean programa hau ezagutu eta harekin bat egin daiteke.

KSIgune Regional Skills Partnership ezagutzeko, sakatu hemen.

Era berean, KSIgunek nazioarteko beste aliantza batzuetan parte hartzen du, nazioarteko atalean ezagutu daitezkeenak.

Albisteak, lotutako berriak

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…

  • Konexioak_proiektuak_HASZTAPENAK

    Benetako sormena ospatzea

    ksiGune

    Sormena, azken batean, gaitasuna, prozesua eta industria da, eta, halaber, balio kultural, sozial eta praktikoa. Kulturatik sortzen da, Hezkuntzatik aktibatzen da, Ikerketaren bidez artikulatzen da…

  • Konexioak_Topa 2025

    KSIgune-n aukera bat dago zuretzat

    ksiGune

    2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.