Ekonomia Sortzaileari buruzko 2024ko Europako Konferentzia (ECEC) ekainaren 13an egin zen Helsinborgen, Suedian. Ekitaldian, KSIetarako eskualdeko gobernantza eredua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta KSIetarako lehen Regional Skills Partnership-a aurkeztu zuen KSIgunek, Europako Batzordeak aitortua.
Administrazioak, Akademia eta Enpresak bildu ziren 2024ko ECECen, Tokiko Ekosistemen Aliantzek (LEP ingelesezko siglen arabera) espazio sortzaileen eraikuntzan duten eginkizunari buruz hausnartzeko, eta hitzaldi inspiratzaileak eta proiektuen aurkezpenak egin ziren. Eusko Jaurlaritzaren KSI Zerbitzuak, KSIgunek, BDCCk, DANTZ erakundeak eta Basque Biodesign Center ikerketa zentroak osatutako ordezkaritzaren bidez parte hartu zuen Euskadik ekitaldian.
Ekitaldian, KSIetarako eskualdeko gobernantza eredua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak, eragile anitzeko lankidetzaren ikuspegitik. Era berean, Europako Batzordeak aitortutako KSIentzako lehen Regional Skills Partnership-a (RSP) aurkeztu zuen KSIgunek. Aliantza horren funtsezko elementuen artean daude Administrazioa, Goi Mailako Hezkuntza eta Enpresak lotzeko ikuspegi ekosistemikoa; prestakuntza gaitasuna hobetzeko metodologia; eta eskualdeko Goi Mailako Hezkuntzaren eta KSIen arteko ezagutza transferentzia sustatzeko ekintza estrategikoa.
RSP hori erreferentziazko ekosistema izango da, Helsinborg hiriak eta Skåne eskualdeak beren eskumen aliantza gara dezaten etorkizun hurbilean.
Tokiko ekosistemen aliantzen beste jardunbide egoki batzuk ere aurkeztu ziren, hala nola: Game Habitat, BoostHBG, Danish Creative Industries, wonderland platform for european architecture, eta Yrkesnämnden för Film och TV, besteak beste.
2024ko ECECen lankidetza sustatu zen Europa mailan, eta funtsezko ideiak partekatu ziren, hala nola:
- Funtsezkoa da Tokiko Ekosistemen Aliantzak (LEP) aprobetxatzea, KSIek ekintzailetzaren, eskumenen eta lankidetzaren arloan dituzten hutsuneei aurre egiteko.
- Gero eta beharrezkoagoa da datuak neurtzea eta kultura eta sormena loratzeko ingurune egokiak sortzea.
- Kulturaren eta sormenaren sektore oparo batek are gehiago lagundu dezake gizartearen iraunkortasunean.
Hitzaldiaren bideoa
2024ko ECECen grabazioa hemen dago eskuragarri.
Albisteak, lotutako berriak
-
Irtenbideen laborategi bat
ksiGuneZure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…
-
Benetako sormena ospatzea
ksiGuneSormena, azken batean, gaitasuna, prozesua eta industria da, eta, halaber, balio kultural, sozial eta praktikoa. Kulturatik sortzen da, Hezkuntzatik aktibatzen da, Ikerketaren bidez artikulatzen da…
-
KSIgune-n aukera bat dago zuretzat
ksiGune2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.
