Partekatu

Ekitaldia apirilaren 15etik 17ra izango da, Euskalduna Jauregian, eta hiru euskal hiriburuetako kultura- eta sormen-ehunean txertatuko da, tokiko eta nazioarteko eragileen arteko lankidetza sustatuz berrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren arloan.

Creativity World Forum-a Sormen Barrutien Sarearen (DC Network) topaketa nagusia da, eta urtero antolatzen du bertako eskualde kide batek. 2024an, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gidatuko du ekitaldia, eta 4 arlo-tematikoak, 50 hizlari baino gehiago, 4 DC Living Labs eta mundu osoko 28 ikerketa-kasu izango ditu, kultura- eta sormen-ekosistemak, gobernantza eta berrikuntza-ereduak ardatz hartuta.

CWF24k hezkuntza, teknologia, arteak edo enpresa-ingurunea bezalako diziplina anitzeko eragileen arteko lankidetza-gunea izan nahi du. Horretarako, matchmaking eta networking dinamikak eskainiko dira, bai eta KSIek Euskadin dauzkaten beharrei erantzuteko kolektiboki lan egiteko aukera ere, ikuspegi global batetik.

 

Hezkuntza KSIetan

KSIgunek CWF24an parte hartzen du, Hezkuntza KSIetan arlo tematikoa koordinatuz. Arlo horrek nazioarteko 6 proiektu inspiratzaile hartuko ditu bere baitan, gaitasun berritzaile eta sortzaileak dituzten eta etengabeko bilakaeran dagoen mundu honetan aldaketa-eragile gisa jarduten duten pertsonen garapenari buruz hausnartzeko.

Apirilaren 16an, Goi Mailako Hezkuntzako eta KSIetako eragileak Donostian bilduko dira, Hezkuntzak KSIetan izango duen etorkizunari buruz eztabaidatzeko, eta hezkuntza-sistema berriek gaitasun sortzaile, berritzaile eta ekintzaileak sustatzeko dituzten erronkei buruz eta KSIetako sektoreen egungo beharrei erantzuteko izan daitezkeen ereduei buruz hausnartzeko.

 

Informazio gehiago

- Programa eta izen-ematea: CWF24ko webgunea
- Nazioarteko esperientziak: Hezkuntza KSIetan arlo tematikoa
- Ikasleen nazioarteko lankidetza-programa: DC Living Labs

Albisteak, lotutako berriak

  • _Lab 2025

    Irtenbideen laborategi bat

    ksiGune

    Zure proiektua (berr)aktibatzeko unea da, zure enpresarentzat mugarri izan daitekeen ideia horretan lan egitekoa, eta begirada berria, unibertsitateko talentua eta berrikuntzarako bideari ekiteko…

  • Konexioak_proiektuak_HASZTAPENAK

    Benetako sormena ospatzea

    ksiGune

    Sormena, azken batean, gaitasuna, prozesua eta industria da, eta, halaber, balio kultural, sozial eta praktikoa. Kulturatik sortzen da, Hezkuntzatik aktibatzen da, Ikerketaren bidez artikulatzen da…

  • Konexioak_Topa 2025

    KSIgune-n aukera bat dago zuretzat

    ksiGune

    2026ari ekin diogu, ikastegitara bisitak eginez, bilerak eginez, informazio saioak antolatuz eta ekitaldietan parte hartuz, gure klusterraren aukerak kultura eta sormen ekosistema osora hurbiltzeko.